FNMT ziurtagiri digitala lortzea
Bereziki zure egonaldia 6 hilabete baino gehiagokoa bada eta atzerritarraren identifikazio zenbakia (AIZ) lortu baduzu, gomendatzen dizugu Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren (FNMT) ziurtagiri digital bat eskuratzea. Horri esker, hauek egin ahal izango dituzu:
- Aurrez aurreko hitzorduak hartu atzerritarren eta poliziaren bulegoetan erraztasun handiagoz.
- Ikasketak egiteko egonaldi baimenen luzapenak izapidetu (nahitaez egin behar da telematikoki).
- Lan egin edo praktikak gauzatu nahi badituzu, Gizarte Segurantzaren zenbaki bat lortu.
- Dokumentu ofizialak sinatu hainbat administrazio publikok aitortutako moduan.