Julio Zino Torrazza

Bartzelonako Unibertsitatea

Bartzelonako Unibertsitatearengatik Antropologian Doktore eta Lizentziatua da. Bartzelonako Unibertsitateko Gizarte Antropologiako Saileko irakasle elkartua eta Kataluniako Generalitat-eko Presondegi Zerbitzu Zuzendaritzako Nuevos proyectos y Programas de Contenido-ren arduraduna da.

Gizarte Antropologiako Sailean “Transmisión Cultural y Educación” eta “Derecho vivido: biografía y etnografía” irakasgaiak ematen ditu, lehena graduan eta bigarrena masterrean. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeritzak finantzatutako Concepciones populares de la justicia social ante la crisis y las políticas de austeridad ikerketa proiektuan parte hartzen du.

Kataluniako Generalitat-ean, presondegietan aurrera eramaten diren gizarte- eta hezkuntza- ekintzetan IKTen erabilpena bultzatzen duen AlfaDigital programa sustatzen du. 2009. urtetik TIC i Presó jardunaldiak antolatzen ditu; IKTak ikaskuntza eta transmisio metodologia bezala erabiltzen dituzten presondegietako langile eta bestelako erakundeetarako bilgune direlarik. 2017an zortzigarren edizioa antolatu da.

2011. urtean Kontaketa Digitalekin lanean hasi zen. Generalitat-eko Lehendakaritza Saila, Justizia Saila eta Osasun Saileko langile eta Kataluniako presondegietako langile eta barne erabiltzaileekin metodologia honetan oinarritutako tailerrak burutzen ditu.

Azken urteetan presondegietan IKTekin egin dituzten esperientziekin erlazionatutako artikulu eta liburu kapitulu anitz argitaratu ditu. Horietako batzuk Juliok Linkedin sare sozialean duen perfilean kontsultatu daitezke.

Posta: jzino@ub.edu | Twitter: @jzino | Linkedin: Julio Zino | Instagram: juzino