Monique Epstein

e-Seniors Europa

Monique Epstein-ek 69 urte ditu. Duela hamabi urte, informatikari honek, E-Seniors sortzeko ideia izan zuen: 50 urte baino gehiago zituzten pertsonei ordenagailuaren erabilpenean laguntzeko helburu zuen elkartea. "Nire informatika titulua Jussieu-n lortu nuen 1968an. Ondoren, programatzaile izan nintzen, datu-baseak sortu nituen, CD-ROMak, webguneak ... Nire ibilbide profesionalean zehar, nire adina zuten pertsona askok nik nuen ezagutza ez zutela konturatu nintzen, eta hori desabantaila bat izan zitekeela”. Ondoren pertsona helduek testu prozesatzaileak eta posta elektronikoa erabiltzeko eta Internetera sartzeko tailerrak burutu zituen. "Nire helburua adinekoen bazterketa ekidin baino, horiek gizartean integratzeko lan egitea zen". Bere lehen tailerra (MJC) Paris-Mercœur elkartean ireki zuen 11. distritoan, bere etxe ondoan. "Bertan ordenagailuz betetako gela bat zegoen. Ez zen egunean zehar erabiltzen. Gazteek erabiltzen ez zituzten uneetan helduek erabil zezaten eskatu nuen. Geroztik, bere elkarteak, 4, 12, 13, 14, 19, 20… distritoetan bitarteko lana egiten du. Parte-hartzaileek euren familia egoeraren arabera ordaintzen dute. Prestakuntza 8/10 saiokoa da, astero bi orduz. Ikasleak 50 eta 90 urte bitartekoak dira. "Eta batzuk oso ondo moldatzen dira!"

Posta: monique.epstein@gmail.com | Web: e-seniors.asso.fr