Susanna Tesconi

Universidad Oberta de Catalunya

Ikerlaria eta ikaskuntza testuinguruen diseinatzailea. Bere lana teknologia eta ikaskuntza prozesuen interakzioan oinarritzen da eta helburua, pertsonei euren gailu, tresna eta testuinguruen garapenean laguntzea da.

Hizkuntzaren Filosofian lizentziatu ondoren lehen hezkuntzako irakaslea izan zen. 2010. urtetik aurrera elkarrekintza diseinu eta eraikuntza digitaleko laborategi eta hezkuntza programak diseinatu eta martxan jarri ditu erakunde desberdinetan: LABoral Centro de Arte y Creación Industrial (Gijón), TUMO Center for Creative Technology (Armenia), Tabakalera-Centro Internacional de Cultura Contemporánea (Donostia), Museu del Disseny (Bartzelona), BAU, Centro Universitario de Diseño (Bartzelona) eta Orange Fundazioa.

Ikaskuntza testuinguruen diseinua ikerketa prozesu batez laguntzen da. Hain zuzen ere, irakasleen prestakuntzan making-ak tresna bezala duen ahalmena ikertzen ari da bere tesian Bartzelonako Autonoma Unibertsitateko Pedagogia Aplikatuko Departamentuan. 2014. urtetik Fablearn Fellowship-eko kidea da, Standford-eko Unibertsitateko Transformative Learning Technologies Lab taldeak sustatzen duena eta fab labs eta makerspace testuingurueko hezitzaileentzat testuingurun diseinuean lan egiten duena.

Gaur egun Informatika eta Multimedia ikasketetan irakaslea da Universitat Oberta de Catalunyan.

Posta: stesconi@uoc.edu | Twitter: @AuntySue | Web: http://susannatesconi.net/