Mª Luz Guenaga

Mª Luz Guenaga Gómez

Deustuko Unibertsitatea

Irudia

Ingeniaritza Informatikoan Doktorea, Deustuko Ingeniaritza Fakultatean irakaslea eta Deusto LearningLab (2011) taldeko zuzendaria da. Doktoradutza "Accesibilidad integral de los centros de recursos digitales para personas con discapacidad visual" tesiarekin eskuratu zuen. Bere ikerketa interesak, STEAM hezkuntzan teknologiaren erabilpen berritzailea, ikaskuntzaren azterketa eta jokoetan oinarritutako ikaskuntza dira. Unibertsitatean, programazioa, pertsona-ordenagailu arteko elkarrekintza eta informazioaren bistaratzearekin erlazionatutako klaseak ematen ditu. Europa mailan STEM hezkuntza hobetzeko, pentsamendu konputazionala lehen eta bigarren hezkuntzako gazteetan garatzeko eta hauengan, eta nesketan bereziki, teknologiarekiko interesa areagotzeko helburuak dituzten proiektu ugaritan parte hartzen du. Proiektu esanguratsuenak honakoak dira: OSOS-Open Schools for Open Societies, NextLab- Next Generation Stakeholders eta Next Level Ecosystem for Collaborative Science Education Online Labs-ekin, INSPIRA-neskengan bokazio teknologikoak sustatzea edo SNOLA-Red Española de Analítica de Aprendizaje.

LearningLab taldean egiten diren transferentzia teknologikoarekin erlazionatutako ekintzen artean, aipagarria da Trastea ekimena, lehen eta bigarren hezkuntzako gazteentzat teknologiara hurbiltzen laguntzen dieten tailer eta ekintzak antolatzen dituztelarik. Ikasturtero 2000 mutil eta neska baino gehiago pasatzen dira programazio, robotika, elektronika edo genero eta teknologia tailerretatik. Azken hau gure lanaren funtsezko oinarria da, bertan INSPIRA proiektua barne hartzen baitu. Gure asmoa gazteek teknologia barrutik ezagutzea da eta neskengan bereziki bokazio teknologikoak sustatzea. Aldi berean irakasleekin ere lan egiten dugu gai hauek, zeharka eta hezkuntza etapa desberdinetan, curriculumean txertatzeko.

Posta: mlguenaga@deusto.es | Twitter: @mlguenaga