Kongresu Birtuala

JUTE2018 edizioak modu birtualean parte hartzeko aukera eskaintzen du. Kongresu birtuala 2018ko ekainaren 25 eta 26ean ospatuko da. 

Kongresura modu presentzialean etorri ezin diren pertsonentzat aukera birtualean parte hartzeko aukera eskaintzen da. Modu birtualean parte hartzen duten pertsonek, izen ematearekin honakoa eskuratuko dute:

  • Komunikazioa aurkeztearen ziurtagiria
  • Aistentziaren ziurtagiria
  • Liburuen akta

Datak

Komunikazioak bidaltzeko datak honako estekan kontsultatu daitezke.

Nola bideratuko da kongresu birtuala?

1.- Kongresu presentzialean bezala, autoreek komunikazioen proposamenak bidaliko dituzte. Datak, autoeentzako orientabideak eta gai-lerroak berdinak izango dira bi modalitateetan.

2.- Kongresuko antolaketa batzortzeak kongresu birtualaren garapenerako espazio bat ahalbidetuko du. Komunikazioa behin-betiko onartua dagoenean eta izen ematea burutzen denean, posta elektroniko bidez, autoreei parte hartzeko jarraibideak helaraziko zaizkie.

3.- Autoreek 3 minutuko komunikazioaren aurkezpen bideo bat eta gehienez 10 diapositibako aurkezpen grafiko, poster edo infografia bat prestatu beharko dituzte komunikazioak gai-lerrora egiten dituen ekarpenekin. Aurkezpen grafikorako formatuak honakoak izan daitezke besteak beste: ppt, pdf, prezi, infografia edo posterrera lotura, etab. Gune birtualean aurkezpena eta bideoa partekatzeko espazio bat ahalbidetuko da. Partekatzeko jarraibideak gune birtualaren barruan egongo dira erabilgarri.

4.- Bertaratze ziurtagiria eskuratzeko, gutxienez egokitutako gai-lerroan parte hartu behar da. Parte hartzea gutxienez bi komunikazio desberdinetan galderak eginez eta autoreak jasotzen dituen galderei erantzutea izango da.