Nazioartekotzea

Nazioarteko ikerketa-talde eta zentroekiko harremanak eta lankidetza Lactikerretik momentu bakoitzean lantzen diren gai zehatzen menpe daude, neurri handi batean. Hala, Lactiker taldea ondokoekin ari da elkarlanean gaur egun,  besteak beste: Lisboako Unibertsitatea (Portugal), Ghent-eko Unibertsitatea (Belgika), Agriculture and Agri-Food Canada Institutua (Kanada), Food and Drug Administration (Ameriketako Estatu Batuak), Dublingo University College eta TEAGASC (Irlanda), Reading-eko Unibertsitatea (Erresuma Batua), Teikyo-ko Unibertsitatea (Japonia), Melbourne-ko Unibertsitatea (Australia), Bordeleko Unibertsitatea eta INRA (Frantzia), Florentziako eta Padovako Unibertsitateak (Italia), Zipreko Teknologia Institutua (Zipre), Kordobako Unibertsitate Nazionala (Argentina), Txileko Unibertsitate Katolikoa eta Temucoko Unibertsitatea (Txile). Lankidetza hau hainbat ildotan ematen da: ikerketan, ikertzaile-trukea duten europar mugikortasun-programetan (trebatzen ari diren ikertzaileak barne), edota master eta doktoretza ikastaro espezializatuetan parte-hartzean.

Halaber, Lactikerreko ikertzaileek nazioarteko elkarte eta sareetan parte hartzen dute, hala nola European Sensory Science Society-n, European Federation for the Science and Technology of Lipids-en, Farmhouse and Artisan Cheese & Dairy Producers European Network-en (FACE-network), eta Dairy Sustainability Framework-en (DSF).