Ikuspegi orokorra

Lactiker- Animalia Jatorriko Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna taldeak animalia jatorri duten elikagaien kalitateren eta segurtasunaren gaiak ikertzen ditu. Bere ikerkuntza eremua arlo anitzeko da, biokimika, mikrobiologia, teknologia, nutrizioa, eta zentzumena, hain zuzen ere, eta, batez ere, esnekiekin eta haragizko janariekin lan egiten du.

Lactiker taldeak bi lan alderdi nagusi ditu:

  1. Oinarrizko zientzia, zeinen helburua esnekiak eta haragizko produktuak ekoizteko prozesu fisiko-kimiko, biokimiko, mikrobiologiko eta teknologikoak karakterizatzea den, lehengaien ekoizpenerako sistemetatik jateko prest dagoen produktu finala arte.
  2. Zientzia aplikatua, zeinen helburua produkzio-sektoreari, instituzioei eta kontrolerako erakunde publikoei teknologia eta lortutako jakintza transferitzea den, animalia jatorriko elikagaien ekoizpen prozesuak hobetzeko, bere kalitatea eta segurtasuna ziurtatzeko eta produktu berrien garapenean laguntzeko asmoarekin.

Taldearen ikerketa-profila arlo anitzekoa da. Lactiker taldearen lana zehatzago ezagutzeko, ondoren animalia jatorriko elikagaien (esnea, gazta eta haragia)  zientzia eta teknologiko zer arlo lantzen dituen aipatzen da:

  • Diseinu esperimentala: laborategi mailako, elikagai-instalazio mailako, diseinu komertzialetako eta eskalatze industrialeko diseinuak.
  • Prototipoak garatzea: produktuak eta prozesuak.
  • Esnearen, gaztaren eta haragiaren azterketa fisiko-kimiko, biokimiko eta mikrobiologiko orokorrak, elikagaien kalitatea eta kaltegabetasuna kontrolatzeko.
  • Esnearen, gaztaren eta haragiaren frakzio lipidikoaren, proteikoaren eta lurrunkorraren osaera zehaztea, bai eta animalien elikadurarako lehengaiena ere, analisi kromatografiko eta espektrofotometrikoen bidez.
  • Esnearen, gaztaren eta haragiaren ezaugarri teknologikoen azterketa.
  • Elikagaien analisi sentsoriala: kalitate-kontrola eta kontsumitzaileen onargarritasun- eta lehentasun-probak.
  • Esnean, gaztan, haragian eta beste ehun biologiko batzuetan mikroorganismoak identifikatzeko teknika molekularrak aplikatzea.
  • Datu-prozesamendurako estatistika-teknika aurreratuak.