Eider Saragueta

Eider Saragueta

(Hezkuntza Zientzien Saila)

Posta elektronikoa

Biografia

Eider Saragueta Irakasle Doktore Laguntzailea da (irakasle agregatu akreditazioarekin) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Hezkuntza Zientzien Sailean. Lehen Hezkuntzako diplomaduna eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua da UPV/EHUn, eta gainera Eleaniztasuna eta Hezkuntza (EMME) master europarra du (UPV/EHU). 2019an doktoretza lortu zuen kalifikazio gorenez (Cum Laude) Jasone Cenoz-en zuzendaritzapean UPV/EHUn, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza lortuta.

2015az geroztik, nazioartean aitortua den Donostia Research Group on Education and Multilingualism (DREAM) ikerketa-taldeko kide aktiboa da. Bertan, eleaniztasuna eta hezkuntza gurutzatzen diren eremua ikertzen du hauek izanik bere ikerketa-lerro nagusiak: Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen gela barneko euskararen erabilera; Ikasleen identitatea; eta, translanguaging praktiken azterketa ikasgelan. Guztia, ikasgela-etnografiaren ikuspegitik.

Eider Saraguetak bere ikerlanak aurkeztu ditu bertako eta nazioarteko kongresu ugaritan hezkuntzari, hizkuntza aniztasunari eta hizkuntza irakaskuntzari buruz. Halaber, argitalpen ugari egin ditu eragin-handiko aldizkarietan eta liburu-kapituluetan parte hartu du, bai bertako bai nazioartekoetan. Gainera, hizkuntza aniztasunean eta hizkuntza gutxituetan zentratutako bertako eta nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu eta zuzendu ditu.