Laura Sainz Gomez

Laura Sainz Gomez

(Hezkuntza Zientzien Saila)

Posta elektronikoa

Biografia

Laura Sainz Gomezek Lehen Hezkuntzako Gradua lortu zuen, Atzerriko Hizkuntza aipamenarekin, Deustuko Unibertsitatean. Eleaniztasunean sakontzeko UPV/EHUko “Multilingualism and Education” master europarra burutu zuen eta euskal hizkuntzalaritzan sakontzeko UPV/EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra. Laurak euskara irakasle gisa lan egin du; horrez gain, editore eta eduki sortzaile gisa lan egin du Santillana enpresan (Sanoma Learning), Euskara eta Literatura irakasgairako irakaskuntza eta ikaskuntza materialak sortzen. Gaur egun, UPV/EHUko doktore aurreko ikaslea da Hezkuntza: Eskola, Hizkuntza eta Gizartea doktorego programan. Gainera, DREAM ikerketa taldeko kidea da ikertzaile kontratatu gisa (PIC). Bere interes nagusiak eleaniztasuna, translanguaging, akulturaziorako orientazioak, hizkuntza-politikak eta hizkuntza-jarrerak dira. Lauraren tesiaren helburua da ikasle guztien hizkuntza-errepertorioa euskara bidezko ikasgeletan erabiltzeak dituen onurak aztertzea, eta irakaskuntza-praktika horien atzean dauden akulturazio-orientazioak, hizkuntza-politikak eta hizkuntza-jarrerak aztertzea.