Oihana Leonet (IP)
(Hezkuntza Zientzien Saila)
Posta elektronikoa
Biografia
Oihana Leonet Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Hezkuntza Zientzien Saileko Graduondokoen eta Berrikuntzaren arloko Dekanordea eta irakasle agregatua da. UPV/EHUn graduatu zen Haur Hezkuntzan eta Psikopedagogian lizentziatu zen Mondragon Unibertsitatean (MU). Eleaniztasuna eta Hezkuntza Europako Masterra egin zuen UPV/EHUn. Doktorego tesia egiteko beka bat jaso zuen UPV/EHUn, eta bertan eskuratu zuen doktoretza cum laude aipamenarekin 2018an. Gaur egun, Donostia Research group on Education and Multilingualism (DREAM) nazioarteko ospea duen ikerketa taldeko ikertzaile nagusia da, eta 2014tik eleaniztasuna eta hezkuntza ditu ikergai.
Bere ikerketa hizkuntzen irakaskuntzan zentratzen da, bereziki testuinguru eleaniztunetan. Ikasleen kontzientzia metalinguistikoaren garapena aztertzen du, translanguaging-a bezalako ikuspegi eleaniztun pedagogikoen bidez; eta, pedagogia horien eragina aztertzen du hizkuntza gutxituen erabileran. Hezkuntza, eleaniztasuna eta hizkuntzen didaktikaren inguruko nazioarteko kongresu askotan parte hartu du, eta bere lanak nazioarteko inpaktu handiko aldizkarietan eta liburuko kapituluetan argitaratu ditu. Lau europar proiektutan, bi estatu mailakoetan eta bederatzi eskualdekoetan parte hartu du, eta horietako batzuetan ikertzaile nagusia izan da. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailarekin sei kontratu lortu ditu, eleaniztasuna eta gizarteratzea ardatz dituzten ikerketak garatzeko. Ikerketa-egonaldiak egin ditu University of Groningen (Herbehereak), City University of New York (CUNY) Graduate Center (AEB), IKER ikerketa zentroa (Euskal Hizkuntza eta Testuak), Université Bordeaux Montaigne eta University of Pau and Pays de l'Adour (UPPA) unibertsitateetan.
Era berean, Estatuko Ikerketa Agentziarekin lankidetzan aritzen da proiektu zientifikoen ebaluazioan. Nazioarteko aldizkari zientifikoetan artikuluak berrikusi ditu eta nazioarteko kongresu batzuetako batzorde zientifikoetan parte hartu du. Horrez gain, esperientzia handia du kongresu eta jardunaldi zientifikoen antolaketan.