Olatz Lucas Zubiaurre
(Hezkuntza Zientzien Saila)
Posta elektronikoa
Biografia
Olatz Lucas Zubiaurre Lehen Hezkuntzako graduatua da Atzerriko Hizkuntza aipamenarekin Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Ondoren, Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterra egin zuen unibertsitate berean. Musika Hezkuntza aipamena ere egin zuen UNIRen. Bigarren master bat egin zuen Cadiz-ko unibertsitatean, Ebaluazioa eta Ikerketa Erakunde eta Ikaskuntza-Testuinguruetan. Lehen Hezkuntzan lan egin du, batez ere ingeleseko irakasle gisa. Urtebetez aritu da Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako Translanguaging Pedagogikoa Curriculumean (PeTransCur) proiektuan lanean ikertzaile kontratatu gisa DREAM ikerketa-taldean. Gaur egun ikertzaile predoktoral gisa egiten du lan, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2022an ateratako prestakuntzan ari diren ikertzaileentzako kontratazio deialdian kontratua lortu ostean. Garatzen ari den tesiaren izenburua “Irakurtzeko konpetentziaren garapena Bigarren Hezkuntzako zientzia arloetan: kontzientzia metalinguistikoaren garapena eta irakasleen usteak” da, Juan Etxeberria katedradunaren eta Oihana Leonet irakasle agregatuaren zuzendaritzapean. Bere tesian, irakurriaren ulermenean hizkuntza akademikoaren eta kontzientzia metalinguistikoaren garapenak duen eragina aztertzen ari da, bai eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek hizkuntzen irakaskuntzaren inguruan dituzten usteak ere. Bere interes nagusienak hizkuntzen ikas eta irakas prozesuak, hezkuntza eleaniztuna, irakasleen usteak eta translanguaging-a dira.