EAIE 2026
Deialdia
-
Deialdia: 2026ko urtarrilaren 13koa, Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordearena, onartzeko laguntza deialdiaren oinarriak EAIE 2026 azokan parte har dezaten EHUren ikastegietako nazioarteko harremanen arloari lotutako irakasle-ikertzaileek (IRI) eta Teknikari Eta Kudeaketako Eta Administrazio Eta Zerbitzuetako Langileek (TEKAZEL).
-
Zuzenketa, 2026ko urtarrilaren 13koa, Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordearena, EAIE 2026 azokan parte hartzeko deialdia jasotzen duena.
-
Gutxienez hiru egunez finantzatuko da azokan parte hartzea. Diruz lagun daitekeen egonaldia, gehienez ere, EAIE azokaren iraupena izango da, gehi joan-etorriko egunak, EHUko zerbitzuagatiko eta ordezkaritza gastuengatiko kalte-ordainen zehaztapenei buruz Irakasle eta Ikertzaileen errektoreordeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko kudeatzaileak 2024ko otsailaren 23an emandako ebazpenak ezarritako baldintzetan.
-
EAIE azokaren datak eta bestelako informazioa azokaren webgunean agertzen da.
Eranskinak
Jakinarazpenak
Agiriak zuzentzeko epea: 2026ko urtarrilaren 30etik otsailaren 12ra arte.
Behin-behineko erabakiak