Gaztelania Atzerritar Hizkuntza (GAH) irakaslegoarentzako formakuntza ikastaroa

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak, Koordinazioaen eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzaren bidez, ikasle bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroak antolatu ditu 1992 urtetik.

Hasieratik, gure helburu nagusietako bat, gaztelania irakatsiko duten irakasleak prestatzea izan da. Prestakuntza-mota hori, behin eta berriro eskatu digute, ez soilik gure Unibertsitateko Lizentziatu eta Diplomatuek, baita bigarren zikloko ikasleek eta bigarren hizkuntzetako irakasleek ere; izan ere, orain arte beste unibertsitate edo zentro eskumendunetara joan behar ziren ikasketak burutzeko.

Instituto Cervantesekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondoren gauzatu dugu prestakuntza hori proposamen zehatzen bidez. Ondorengo orrietan ikusiko denez, ikastaroa hizkuntza, didaktika eta metodologiaren inguruko hainbat gairi buruzkoa da.

Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza-Ikastaroen Bulegoa
Arabako Campuseko Errektoreordetza
Izarduy komandantea, 2
Beheko solairua - 3. bulegoa
E-1006 Gasteiz
Tel: +34 945 01 33 56
Faxa: +34 945 01 33 54
eposta: cursosidiomas@ehu.eus
www.ehu.eus/nazioarteko-harremanak

 

GURE IKASTAROAK:

(Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik ikastaroen estekan)

  • Erreferentzia-zenbakia: P990-18 
    Matrikula irekita.
    Vitoria-Gasteiz. 2018ko otsailaren 9tik martxoaren 24ra.
    Espainola atzerriko hizkuntza moduan irakasteko gaitasunen garapena eta ikuspegien berrikuspena
    2017ko ikastaroak 5etik 4,4 batez besteko balorazioa lortu du bertan parte hartu duten ikasleen aldetik.

  • Erreferentzia-zenbakia: P1037-18  
    Matrikula irekita. 2018ko irailaren 1etik aurrera inskripzioa egitea gomendatzen da.
    Vitoria-Gasteiz. 2018ko urriaren 19tik abenduaren 15era.
    Nola izan ELEko irakaslea
    2017ko ikastaroak 5etik 4,6 batez besteko balorazioa lortu du bertan parte hartu duten ikasleen aldetik.

 

Gure ikastaroetan parte hartu duten ikasleen iruzkin eta balorazio batzuk:

ELE ikasleen iritzia Oso gai desberdinei heldu zaie eta nire ustez hizlariek oso ondo ezagutzen zituzten hizpide izan dituzten gaiak. Gainera, guztiak saiatu dira, baita lortu ere, guk klasean parte hartzea.
ELE ikasleen iritzia Ikastaroak irakaskuntzaren alderdi desberdinak aztertzen ditu eta oso ideia baliagarriak eta originalak ematen ditu klase bat prestatzeko garaian.
ELE ikasleen iritzia Ikastaroak soberan gainditu ditu nire hasierako itxaropenak. Gaiak eta hizlariak askotarikoak izan dira eta horri esker oso osatua eta interesgarria izan da ikastaroa, aukera eman baitigu iritzi desberdinak eta ELEko irakasle baten fazeta desberdinak ezagutzeko.
ELE ikasleen iritzia Nire ustez oso ekarpen positiboa egin dio nire prestakuntzari, eta niri dagokidanez, ikastaroa egin ondoren erakargarriagoa iruditzen zait hizkuntzen irakaskuntza eta, orokorrean, irakaskuntza. Labur esanda, oso baliagarria, hezigarria eta interesgarria.