Gaztelania Atzerritar Hizkuntza (GAH) irakaslegoarentzako formakuntza ikastaroa

Logoak: Euskal Herriko Unibertsitatea eta Instituto Cervantes

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren bitartez, bisitarientzako hizkuntza ikastaroak antolatzen dihardu 1992az geroztik.

Hizkuntzen prestakuntza osatzeko, eta egungo munduan espainolaren irakaskuntzak interes handia pizten duenez, Cervantes Institutuko Irakasleen Prestakuntza Sailak eta UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak prestakuntza espezifikoa eskaintzen dute, batzuetan ELEko (espainola eta atzerriko hizkuntza) edo erakunde batzuetan EL2ko (espainola bigarren hizkuntza gisa) irakasle gisa aritzeko beharrezkoa dena.

Prestakuntza akademiko ofiziala (masterra den moduan) ez bada ere, prestakuntza osagarri honek ikuspegi orokorra eskaintzen du ELE/EL2ko irakaskuntzari aurre egiteko beharrezkoak diren alderdien gainean, betiere ikuspegi teoriko eta praktiko batetik eginda,  orain edo geroan espainol irakasleak izan nahi duten pertsonen lana orientatu eta ahalbidetzea xede izanik. Horretarako, arlo bakoitzeko aditu onenak ditugu, ELE/EL2ko irakaskuntza gaurkotuari buruzko ikuspegia emango dutenak.

 

Gure ikastaroak

Espainola atzerriko hizkuntza moduan irakasteko gaitasunen garapena eta ikuspegien berrikuspena

Erreferentzia-zenbakia: P1045-19
Vitoria-Gasteiz. 2019ko otsailaren 15etik martxoaren 30ra.
Matrikula itxita
2018ko ikastaroak 5etik 4,7 batez besteko balorazioa lortu du bertan parte hartu duten ikasleen aldetik.

 

Nola izan ELEko irakaslea

Erreferentzia-zenbakia: P1090-19
Vitoria-Gasteiz. 2019ko urriaren 18tik abenduaren 14ra.
Matrikula irekita
2018ko ikastaroak 5etik 4,8 batez besteko balorazioa lortu du bertan parte hartu duten ikasleen aldetik.

Gure ikasleen iritzia: “Bi ikastaroetan ikusitako guztia edozein hizkuntzaren irakaskuntzan aplika daiteke, eta oso praktikoa izan da. Irakasle gisa, ondo baino hobeto etorri zait.”

Hau da letrekin edo hizkuntzalaritzarekin lotutako prestakuntzarik ez duten bertaratuei gomendatutako bibliografia:

  • Como se diseña un curso de lengua extranjera. Alvaro García Santa-Cecilia, ed. Arco/libros
  • Manual de formación para profesores de ELE. Francisco Jimenez Calderón, ed. SGEL
  • La formación del profesorado de español. Innovación y reto. VV.AA, editado por Francisco Herrera, ed. Difusión.

 

Informazioa eta harremana

Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza-Ikastaroen Bulegoa
Arabako Campuseko Errektoreordetza – Beheko solairua (Nazioarteko Harremanetako Bulegoa) 
Izarduy komandantea, 2
E-01006 Gasteiz

Telefonoa: +34 945 01 33 56
Helbide elektronikoa: cursosidiomas@ehu.eus