9.1. Laguntza jarduera gauzatu ondoren ordainduko da, eskatzaileak jarduera egin izana egiaztatzeko dokumentuak eta gastuaren justifikazioa aurkeztu ondoren.
Dokumentazio hau UPV/EHUko egoitza elektronikoaren bidez helarazi behar da Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Errektoreordetzara. Gainera, jatorrizko gastuen egiaztagiriak (fakturak, tiketak, etab.) postaz edo barneko postaz bidali beharko dira honako helbide honetara:
GRADU ETA ERALDAKETA DIGITALERAKO ERREKTOREORDETZA
Liburutegiko eraikina, 6. Solairua, 1. Postontzia
Sarriena auzoa, z/g
48940 Leioa (Bizkaia)
9.2. Jarduera egin izana egiaztatzeko dokumentazioari dagokionez, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, jarduera motaren arabera:
-
a) Kongresuetako parte-hartzeengatik, hauek aurkeztu beharko dira:
-
b) Goi mailako irakaskuntzaren arloan hezkuntza berrikuntzarekin lotutako artikuluak argitaratzera bideratutako zerbitzuen kasuan, hauek aurkeztu beharko dira:
-
i. Itzulpen edo berrikuspen profesionalaren edo enpresaren ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: itzulitako artikulua, hizkuntza, testuaren guztizko luzera (orrialde edo karaktere kopurua), eta abar.
-
ii. Itzulitako edo berrikusitako materialaren lehenengo eta azken orrialdeak, eta orrialde horiek itzulitako edo berrikusitako testuaren hasiera eta amaiera direla egiaztatzeko ziurtagiri bat.
-
c) EHUk parte hartzen duen goi mailako irakaskuntzan hezkuntza berrikuntzarako proiektuen esparruan sortutako irakaskuntza materiala argitaratu bada, hauek aurkeztuko dira:
-
i. Unibertsitateko kide guztien esku irekian jarri izanaren ziurtagiria (ADDI gordailua).
-
ii. Dagokion enpresaren ziurtagiria, edukia egin izanari buruzkoa.
-
d) Goi mailako irakaskuntzan hezkuntza eta berrikuntzako gaikuntza hobetzeko prestakuntza ikastaroetan parte hartu izanaren kasuan, hauek aurkeztu beharko dira:
-
i. Bertaratze ziurtagiria, ikastaro edo mintegiko antolatzaileak emandakoa, zein egunetan egin den jasotzen duena.
-
ii. Hala badagokio, dagokion lizentzia.
9.3. Eginiko gastuaren egiaztagiriei dagokienez, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
-
a) 1. eranskina behar bezala beteta. Horretan zehaztu beharko da gastuen xehakapena. Eta gastuak justifikatzeko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
-
b) Jatorrizko fakturak edo tiketak, eskatzailearen izenean, zerbitzua eman duen enpresak edo profesionalak emandakoak.
-
c) Laguntzaren eskatzaileek eginiko ordainketen bankuko egiaztagiriak, beren izenean.
9.4. Ez da gasturik ordainduko hura justifikatzeko dokumenturik aurkezten ez bada.
9.5. Mantenuari, ostatuari eta bidaiari dagozkien tiket eta faktura guztiak banakakoak izan behar dira, eskatzailearen izenean egon behar dira eta eskatzailearen gastuak bakarrik agertu behar dira zehaztuta. Ez dira faktura edo tiket partekatuak onartuko, pertsona bati baino gehiagori dagozkien gastuak barne hartzen dituztenak. Horrenbestez:
-
Ostatuari dagozkion fakturek argi eta garbi adierazi beharko dute ostatu hartutako pertsonen kopurua, baita egonaldiaren egun kopurua ere, sarrera- eta irteera-datekin.
-
Garraiobideak erabiltzeagatik sortutako fakturek argi eta garbi adierazi beharko dituzte bidaiaren datak eta ibilbidea, jatorria eta helmuga adierazita. Hala badagokio, txartelak eta hegazkineratzeko txartelak eskatuko dira.
9.6. Ez da onartuko ibilgailuak alokatzeko egindako gasturik.
9.7. Ibilgailu partikularra erabiliz gero, egiaztagiri gisa aurkeztu beharko dira autobideko agiriak, baldin badaude, edo joan‑etorri horiek justifikatzen dituzten erregai kargak. Aitzitik, ordaindu daitezkeen gastuak kilometrajeari eta autobideko ordainagiriei dagozkienak dira.
9.8. Egindako ostatu eta mantenu gastuak bat etorriko dira EHUren barne arauketan ezarritakoarekin lekualdatzea hasteko unean indarrean dagoen zerbitzuagatiko kalte ordainen arloan; eta betiere, estatu mailan eta helmugako herrialde bakoitzean zehaztutako gehieneko balioak kontuan izanik.
Une honetan indarrean dagoen araudia hau da: http://www.ehu.eus/es/group/iip/zerbitzu-ordaine
9.9. Inola ere ez da fotokopiarik onartuko jatorrizko agiriak galtzeagatik.
9.10. Eginiko gastua justifikatzeko dokumentazioa gehienez 30 egun naturaleko epean bidali beharko da, jarduera amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita.
Abenduan zehar egiten diren jardueren kasuan, epe hori murriztu ahal izango da, unibertsitateak 2026ko aurrekontua ixteko emango duen aginduan adierazitako daten arabera.