Informazio interesgarria

Nazionala

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko Biltzarra

Noiz eta non

2019/10/10, 00:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea inguruko praktika onen eta esperientzien elkartrukerako egiten diren promozio eta difusio ekitaldiak batzen dituen elkargunea da. Hau urtero ospatzen da urria eta azaroa bitartean Europako Erkidego osoan.

EUSKALITek jazoera hau koordinatzen du Euskadin, non urtero 3.000 pertsona biltzen dituzten 50 ekitaldi inguru antolatzen diren, 65 antolatzaileren esku.

25. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea 2019ko azaroaren 5etik 15era izango da. Gainera, Biltzarra izango dugu azaroaren 13tik 14ra, Bilboko Euskalduna Jauregian.

UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak 25. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astean parte hartuko du gai honen bidez: IKD Jendartea 2019 eta IKD i3 esperientzien elkargunea.

 

Ekitaldi-programa ikus dezakezu hemen