ikd 2015

IKD-Jendartea 2015: Berrikuntza Esperientzien trukaketa UPV/EHUn

Irudia

 

Aurkezpena:

UPV/EHUn Hezkuntza Berrikuntza Proiektuak garatzen dira, SAE/HELAZen diru-laguntzarekin, askotariko gaien inguruan, hainbat Ikastegi eta Fakultateetako irakasle taldeek aurkeztu eta aurrera eramaten dituztenak. Aurtengoan, gure Unibertsitatean ezarritako berrikuntza esperientzia horiek zabaltzea da helburu nagusia, taldeen arteko elkartrukea errazteko. Elkarrekintza honek taldeen elkarlana eta sinergiak sor ditzan espero dugu, hezkuntza berrikuntza talde adituak (HBT-Adituak) eratzeko bidea erraztuz.


Gaikako mahai inguruetan, eta posterrak baliatuz, 2012-1014 eta 2013-2015 deialdietan parte hartu duten hezkuntza berrikuntza taldeen esperientziak aurkeztuko dira. Jardunaldia zabalik egongo da esperientzia hauen berri jakin nahi duen eta/edo honelako proiektu bat abiarazi nahi duen edonorentzat.


Data eta lekua:

Azaroaren 6an, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)

 

Behin betiko programa
  • 10:00-10:10 
Irekiera Amaya Zárraga, Graduko Ikasketen eta Berrikuntzaren Errektoreordearen eskutik 
  • 10:10-10:40 
Eva Ferreira (UNIBASQ Agentziaren zuzendaria) - Irakasle lan-ibilbidea: Jorratu gabeko bidea.
  • 10:40-11:10 
Gaikako poster saioa 
  • 11:10- 12:10 
Gaikako mahai borobilak 
  • 12:10-12:30 
Kaferako atsedenaldia 
  • 12:30-13:00 
Gaikako saioetan ateratako konklusioen aurkezpena 
  • 13:00-13:30 
 Idoia Fernández: Ba al dago zerbait egiten dugun hezkuntza berrikuntzaz haratago? SoTLra lehen hurbilketa bat.
  • 13:30-13:50 
Bikaintasun aipamena lortu duten irakasleen aitorpena – Docentiaz Programa - Amaya Zárraga, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea.
  • 13:50-14:00
     
Amaya Zárraga, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordeak emango dio itxiera jardunaldiari.

 

Gaiak
  • 1-Ikasleen ikaskuntza aktibo eta autonomoko prozesuak garatu dituzten irakasgai bateko edo batzuetako Irakasle-taldeen esperientziak.
  • 2-Zeharkako gaitasunen garapenean ekarpen berritzailea egiten duten jardunbide onak, irakasle-taldeen koordinazio eta dinamizazioan oinarrituta.
  • 3-Ingurunearekiko elkarreragin zuzenean garatutako irakaskuntza-ikaskuntza esperientziak (curriculum-esperientziak). 
  • 4-IKTen erabilera berritzaile bat erakusten duten esperientziak. 
  • 5-Graduetan eta graduondokoetan curriculuma modu berritzailean garatzea errazten duten proiektuak. 

Lan saioen nondik-norakoa

Antzeko gaiak lantzen dituzten posterrak gela berean kokatuko dira. Aldez aurretik egileek jakingo dute non dagoen beraien gaiaren inguruko gunea. Bertaratuek posterren behaketarako 15 minutu inguru izango dute. Gela bakoitzean mahai handi bat egongo da. Behaketa bukatu ondoren, partaideak mahaian eseriko dira, posterrak inguruan dituztela, eztabaidarako gune bat sortuz. HELAZeko moderatzaile bat egongo da mahai bakoitzeko, eztabaida gidatu dezakeen galderak edo aspektuak proposatuz. Mahai-inguru bakoitzetik ideia edo proposamen nagusienak jasoko ditu eta ondoren talde guztiak elkartzen direnean konklusio hauek zabalduko ditu.

HBT bakoitzeko kide bat baino gehiago etortzen bada, bat bere posterrarekin geratu behar da eta besteak beste guneetara joan daitezke, ideiak eta pertsonak ezagutzera.

 

Izen-ematea:

Esperientziak bidaltzen dituzten pertsonek nahiz hori egiten ez dutenek 2015eko urriaren 30a baino lehen erregistratu beharko dute

 

Izen emateko formularioa