UIPRE. Indarrean dagoen eskaintza

FOPU-UIPRE: Informazioa

2024ko maiatza-ekaina-uztaila

Garapen jasangarriaren 4. helburua: Kalitatezko hezkuntza

UIPRE programaren xedea UPV/EHU-ko irakasleei bere garapen profesionalean lagunduko dioten formazio ikastaroak eskaintzea da, i3 hezkuntza eredua ardatz hartuta.

Deialdi honetako BERRIKUNTZARIK NABARMENAK honako hauek dira:

  • Adimen artifizialaren inguruko bi ikastaro
    •  Inteligencia Artificial (IA) en el aula: repensando la práctica educativa:  adimen artifizialak praktika hezitzailean dituen eraginaren inguruan hausnartzen laguntzeko, modu orokor batean. Ikastaro hau Gipuzkoan eta Araban eskainiko da.
    • Innovando en la Educación: Experiencias con IA Generativa para un aprendizaje más eficaz y personalizado:  aukera emango, modu praktikoago batean, norberak bere irakasgaian  adimen artifizialaren erabilera nola egin dezakeen lantzeko.
  • Garapen Iraunkorrerako Helburuak irakasgaietan txertatzeko sakontasun maila ezberdinetako bi ikastaro
    •  Garapen Iraunkorrerako Helburuak UPV/EHUren irakaskuntzaren parte bihurtzea (1): lehenengo gogoetak: ikastaroak sarrerako formazioa ematen du GIH-en inguruan modu orokor batean. 
    • Jasangarritasuna zeharkako gaitasun gisa zure irakasgaian lantzeko eman beharreko pausuak zerotik hasita:  ikastaroak, aldiz, GIH.ak zure irakasgaian nola txertatu daitezkeen lantzen laguntzen du.
  • Aurten, bereziki, gure geletan ikuspegi inklusiboa eta genero ikuspegia lantzen laguntzen gaitzaketen ikastaroak txertatu ditugu  
    •  Genero ikuspegia: “Komunikazio-estilo feminista lantzeko ikastaroa”, “Nola egin gure ikasgai inklusiboagoa genero ikuspegitik”, “Estereotipos implícitos y desigualdades de género en áreas STEAM”, “Genero desberdintasunak goi-mailako ikasketa prozesuetan: diagnostikoa eta tresnak”
    • Ikuspegi inklusiboa: “Prácticas Docentes con Metodologías inclusivas y DUA”.
  • Erakundeen garapena” deritzon atalean, koordinazio lanak egiten dituzten irakasleei zuzenduriko ikastaro bat eskainiko da 
    • Gestión preventiva de los conflictos en la coordinación de equipos PDI: Ikastaro honen xedea maila ezberdinetako koordinatzaileek beraien lanaren kudeaketan sortu daitezkeen gatazkei aurre egiteko tresnak eskaintzea da. Ikastaro honetan izena eman ahal izateko koordinatzaile izan behar da (graduan, kurtsoan, irakasgaian,...).

Prozedura

  • Hartzaileak: UPV/EHUko IIP (I, II eta III tipokoak)

  • Izen ematea: apirilaren 16an, 14:00-etan,  zabalduko da eta apirilaren 22ra arte zabalik egongo da izena emateko epea

  • Informazioa eta harremanetarako: sae-helaz.prestakuntza@ehu.eus

Kurtso bakoitzerako eskabidea bete behar da, LANGILEEN ATARIAn erakusten diren urratsak jarraituz ("nire lanpostua" izeneko atalean "prestakuntza-deialdi irekiak" sakatu). Irakasle bakoitzak gehienez ere, hiru ikastarotan eman ahal izango du izena.

FOPU-UIPRE ziurtagiriak