Emozio adimentsua

Irudia
IZEN EMATEA ITXITA
Gipuzkoa: 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 1era
Bizkaia: 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 10era

Pertsona guztiok egunero esperimentatzen ditugu emozioak, giza esentziaren parte dira, baliagarriak eta beharrezkoak, baina batzuetan zaila egiten zaigu emozioak ulertzea eta kudeatzea.

Adimen emozionalak laguntzen digu sentitzen ditugun emozioak eta beste pertsona batzuek sentitzen dituztenak atzematen, haien kausak eta ondorioak ulertzen, gure ongizatea eta harreman positiboak sustatzeko moduan arautzen, eta esparru akademikoan eta profesionalean hobeto moldatzen.

Tailer honetan, Adimen Emozionalarekin eta emozioekin harremanetan jarriko gara; emozioak hautemateko eta adierazteko eta emozioak eraginkortasunez ulertzeko eta erregulatzeko gaitasunak hobetuko ditugu.

Helburuak

  • Adimen Emozionala hobetu daitezkeen trebetasunen multzo gisa ezagutaraztea.
  • Emozioek giza elkarreraginak nola errazten edo zailtzen dituzten ulertzea.
  • Emozioak ulertzeko, adierazteko eta erregulatzeko trebetasun pertsonala hobetzea.

Metodologia

Tailer hau aurrez aurreko formatuan egingo da. Lau astez talde txiki batean bilduko gara, astean behin, 3 orduz, emozioak, haien pertzepzioa eta erregulazioa ezagutzeko eta norberaren beharrak, zailtasunak eta indarguneak zein diren ikasteko.

Datak, ordutegia eta tokia

GIPUZKOAKO CAMPUSA

  • Datak:
    • Otsaila: 9, 16 eta 23
    • Martxoa: 2
  • Ordutegia: 15.00etatik - 18.00etara (3 ordutako saioa)
  • Tokia: 4. Gela Carlos Santamaría Zentroa
  • Parte hartzaile kopurua: 30
  • Hizkuntza: Gaztelania

BIZKAIAKO CAMPUSA

  • Datak:
    • Martxoa: 9, 16, 23 eta 30
  • Ordua: 15.00etatik - 18.00etara (3 ordutako sailoa)
  • Tokia: 7 Gela. Doktorego Eskola. Biblioteka eraikina (Leioa). 1. solairua
  • Parte hartzaile kopurua: 30
  • Hizkuntza: Gaztelania

Irakaslea

Natalia Alonso Alberca. Psikologiako Fakultatea (UPV/EHU).

Harremanetarako

Correo electrónico: talleres.sap@ehu.eus

Izen ematea

IZEN EMATEA ITXITA
Gipuzkoa: 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 1era
Bizkaia: 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 10era