Mindfulness para la gestión del estrés

Izena emateko epea ITXITA dago. Tailer betea.

Mindfulness erabateko arretari edo arreta kontzienteari deritzo. Zehazki, gure gogoan unean-unean zer dabilen hobeto jakitean eta ez epaitzean datza.

Mindfulness praktikaren bitartez, zailtasun eta arazoak modu eraginkorragoan kudeatu ahal izango ditugu; hala, arreta hobetu daiteke, ongizatea areagotu, eta erresilientziarako, norbere burua zaintzeko eta lasaitasunerako iturri berriak aurkitu.

Taldeko tailer psiko-hezigarri hau MBSR (Mindfulness Based-Stress Reduction) programan oinarrituta dago, eta Jon Kabat-Zinnek Massachusettseko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan aplikatzen duen esparru teoriko eta metodologikoa hartzen du ardatz.

Tailer honen bidez, ikasleek bizitzan egonezina sorrarazten duten barne prozesuak identifikatzen ikasiko dute; horretarako, mindfulness praktika lehen pertsonan esperimentatuko dute eta euren burua estres aldietan egon ohi diren egoera mental negatiboekin erlazionatzen ikasiko dute.

Arabako campusa

Datak: 2019ko urriaren 21an eta 28an, eta azaroaren 4an eta 11an (astelehenak)
Ordutegia: 15.00 - 18.00
Parte hartzaile kopurua: 25
Lekua: Batzar aretoa, 2 solairua, Las Nieves

Gipuzkoako campusa

Datak: 2019ko urriaren 23an eta 30an, eta azaroaren 6an eta 13an (asteaskenak)
Ordutegia: 15.00 - 18.00
Parte hartzaile kopurua: 25
Lekua: Dinamikak Gela. HEFA I, 3 solairua