Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nazioarteko sakontze aipamena

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/02

Ondorengo baldintzak betetzen badituzu, zure Ikasketa Tituluak gehiego balio du, ESKA EZAZU Nazioarteko Sakontze Aipamena!

  1. Gutxienez 15 kreditu eginda izatea atzerriko hizkuntzetan UPV/EHUko gradu batean (Practicuma eta Gradu Amaierako Lana izan ezik) edo Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak eskaintzen duen «Intercultural Competences» ikastaroa eginda edukitzea.
  2. Nazioarteko egonaldi bat egin izana, gutxienez hiru hilabetekoa, graduko edo masterreko ikasketak edo praktikak egiteko, UPV/EHUko truke hitzarmen edo programa baten babesean.
  3. Atzerriko hizkuntza batean C1 maila edo goragokoa lortu izana, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera. Maila hori egiaztatuko da Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarraren (CRUE) baliokidetza tauletan edo Goi Mailako Hezkuntzako Hizkuntza Zentroen Elkartearen (ACLES) aitorpen taulan onartutako diploma edo ziurtagirien bidez.

Informazio hau Nazioarteko Harremanen webgunean eskuragai dago.

https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/nazioarteko-sakontze-aipamena