2026/27ko MUGIKORTASUN PROGRAMAK – Bilera
Data
Noiztik 2025/10/30 Noiz arte 2025/10/31, 13:00 - 14:00
Eskolak antolatuko duen 2026/27ko Mugikortasun Programei buruzko jardunaldira deitu nahi zaituztet.
JARDUNALDIRA JOATEA EZINBESTEKOA DA MUGIKORTASUN PROGRAMETAN PARTE HARTZEKO.
2026/27ko MUGIKORTASUN PROGRAMAK – Bilera:
- Urriaren 30ean, osteguna, 13.00etatik 14.00etara, Ingeniaritzako Eskolako Gradu Aretoan: EUSKARAZ (gardenkiak gazteleraz, galderak bi hizkuntzatan)
- Urriaren 31n, ostirala, 13.00etatik 14.00etara , Ingeniaritzako Eskolako 0.3 Ikasgelan: GAZTELERAZ (gardenkiak euskaraz, galderak bi hizkuntzatan)
Webgune hauetan mugikortasun-programei buruzko informazioa aurkitu dezakezue:
- https://www.ehu.eus/eu/web/vitoria-gasteizko-ingeniaritza-eskola/outgoing (behin behinekoa)
- Deialdiak - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza - UPV/EHU
- GAUR (behin-betiko helmuga unibertsitateak etab).
Bestetik, hizkuntza-ziurtagiriak oso garrantzitsuak dira mugikortasun programetan parte hartzeko. UPV/EHUk APTIS (British Council) eta Cambridge (FCE eta CAE) elkarteen lankidetzaren bidez egingo ditu azterketak. Ziurtatu zein diren helburuko unibertsitatearen hizkuntza-eskakizunak azterketa jakin bat aukeratu aurretik.
Azkenik, mugikortasuna egiten duten ikasleek Nazioarteko Sakontze Aipamena lortzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago, Errektoreordetzak apirilean hitzaldi batzuk antolatu zituen, horien gardenkiak esteka honetan aurkituko dituzue.