2020/21 ikasturte aldaketa: eGela 2019/20 eta 2020/21 ikasgela birtualak
1. NOBEDADEA: ikasturte desberdinetako ikasgela birtualak eGela instantzia berean daude eskuragarri
URL generikoa - https://egela.ehu.eus/ - helbidearen bidez ikasturte desberdinetako gela birtualetara sar daiteke:
- Ikasgelak 2019/20: eskuragarri ikasle eta irakasleentzat 2020ko irailaren 30era arte. 2020ko urriaren 1etik aurrera ikasleak ezin izango dira sartu eta irakasleak sartu eta kontsultatu ahal izango dute, baina hauek ezin izango dute editatu.
- Ikasgelak 2020/21: 2020ko uztailaren 1etik aurrera, 2020/21 ikasturterako irakaskuntza enkargua GAURen grabatuta egonez gero eta Gela Birtualen Kudeatzailearen (gestion.ehu.eus/gav) bidez ikasgela birtualak aktibatuz gero, irakasleek gela birtual hauetan lan egin dezakete.
- Itxita dagoen ikasturteko Ikasgelak 2018/19: Ikasleak ezin dira sartu. Irakasleek kontsulta moduan bere ikasgelak ikus ditzakete. Ezin dute ikasgeletan editatu.
Beraz, 2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era arte ikasleek eta irakasleek 19/20 eta 20/21 ikasturteetako ikasgela birtualeetan lan egin dezakete.

eGela-n ikasgela birtual guztiek hasiera data daukate (iraila edo urtarrila), ikasturte bakoitzaren oinarrizko egutegia eta irakasgai motaren arabera (lauhilekoa, urtekoa); eta bukaera data ere, uztailaren 31a lehenetsiz. Data hauek dira ikasgela birtuala "Martxan", "Etorkizunean" ala "Iraganean" sailkatutzea bideratzen dutenak.
"Martxan", "Etorkizunean" ala "Iraganean" sailkatuta egoteak ez dauka inolako eraginik lan egiteko ala kontsultatzeko eskuragarri egotearekin. Ikasturte bakoitzean lan egin daiteke (editatu) uztailetik irailera.
- Ikasgelak 2018/19: bukaera data 2019ko uztailaren 31a da. Guztiak "Iraganean" sailkatuta daude.
- Ikasgelak 2019/20: bukaera data 2020ko uztailaren 31a da. Beraz, "Martxan" saikatuta azaltzen dira data honetara arte eta 2020ko abuztutik aurrera "Iraganean" agertuko dira. Nahiz eta "Iraganean" sailkatuta egon, eskuragarri daude, ikasle eta irakasleentzat, 2020ko irailaren 30era arte.
- Ikasgelak 2020/21: hasiera data 2020ko irailean ala 2021eko urtarrilean daukate, 2. lauhilekoak baldin badira. Beraz, "Etorkizunean" saikatuta agertuko dira.

Laburpen taula:
