null

AYR?GO! jardunaldien VI. edizioa (Jardunaldia)

Noiz eta non

2020/10/20

Deskribapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultadeko ikasle ohiek ekintzailetza publizitarioaren inguruko konferentzia emango dute

 

Urriaren 20an egingo da aurten AYR?GO!, aurtengo egoera dela eta, Collaborate bidez burutuko dira konferentziak eta honen gai nagusia ikasle ohien agentzia munduko esperientzia pertsonala izango dugu.

2020ko urriaren 20an egingo da AYR?GO! (Are You Ready? Go!) ren VI. edizioa, bertan gure fakultadeko ikasle izan diren África Tierro, B2B enpresentzako marketing digitaleko kontsultoria propioa duen profesionala,  Isusko Artabe, Muy agentziaren sortzaile eta kreatibo nagusi dena, Taig Mac Carthy, Legit Healthen sortzaile eta sektorean hainbatetan autonomo bezela egon dena eta azkenik ere Patxi Fernandez, Move Branding eta Boga Flysharing agentzien sortzailea,  izango ditugu hizlari gradua eta gero haien lan mundurako trantzisioa eta agentzia mota desberdinekin esperientzia nolakoa izan den inguruan Joseba Etxebarria Gangoiti, gure fakultadeko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatea departamentuaren irakasle, dinamitzaile izango dugu BB Collaborate plataformaren bidez.

AYR?GO! Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitatearen Publizitate eta Ikus entzunezko Komunikazio departamentuak antolatzen du, biharko egunean lan mundura transizioa errezagoa izan daiten, honen inguruko jakintza eta esperientzia duten hizlarien eskutik informazio oso baliagarria lortzen baita. Ekitaldia ohitura den bezala, dohainik da eta bertara datorren edonor ongi etorria izango da.

Ekitaldia berez, mahai borobilaren formatuarekin eramango da aurrera. Alde batetik gure lau hizlariek haien esperientziaren inguruan hitz egingo dute lau ikuspuntu desberdinetatik, gradua behin amaituta agentzia propioa eraikitzea, agentzietan lanean aritu izana eta agentzia propioa gero eraikitzea eta azkenik ere freelance moduan lan egitea nolakoa den. Beste alde batetik ere, ikasleek galderak egiteko aukera emongo zaie ere ekitaldiaren amaieran.

Aurtengo AYR?GO! jardunaldien antolaketan publizitate eta Harreman Publikoen graduko laugarren mailako hiru ikaslek hartzen dute parte Joseba Etxebarria irakaslearekin elkarlanean. Kolaboratzaile guztiek indarrak batzen dituzte jardunaldi hauetan, mundu profesionalerako jauzian gidari izan ahal diren komunikazioaren euskal erreferenteak sortzeko ilusioarekin.

AYR?GO! jardunaldira sartzeko linka: https://n9.cl/om24k