Azpiegitura eta Telekomunikazio Zerbitzuen Arloa

UPV/EHUko eraikin eta Campus guztietako telefonia eta segurtasun sistemekin loturiko telekomunikazio zerbitzuetako hari-azpiegiturak hornitu, kudeatu eta mantentzeaz arduratzen da Azpiegitura eta Telekomunikazio Zerbitzuen Arloa.

Hona hemen Arlo honetatik garatzen diren jarduera-esparru nagusiak:

  • Telefonia Finkoa
  • Telefonia Mugikorra
  • Telefonisten Zerbitzua
  • Telekomunikazioetako hariak
  • Segurtasun-sistemak: bideo bidezko zaintza, intrusioa eta sarreren kontrola

Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak (A.Z.L.) dira arlo honetako langileak, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan dihardute.

  • Azpiegitura eta Telekomunikazio Zerbitzuen Arloaren Arduraduna: Ángel Lopo Carrasco
  • Kokapena: 2. Ikasgelategia, Leioako Campusa (Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa)
  • Harremanetarako telefonoa: 946.01.3200