Ekonomia ekologikoko ikastaroa
Beatriz Fernández de Manuelek eta Nekane Castillok, UNESCO katedraren ordezkari moduan, “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuak” izeneko hitzaldi batean hartuko dute parte, azaroaren 21ean, 11:30ean, Ekonomia Ekologikoko ikastaroan. EKOPOL ikerketa-taldeak (Ekonomia Ekologikoa eta Ekologia Politikoa) eta Ekonomia Aplikatua III eta Makina eta Motor Teknikoak sailek antolatu dute.
Ikastaro horrek ekonomia ekologikoaren sarrera bat eman nahi du. Diziplina arteko ikerketa-eremu bat da, egungoen moduko arazo konplexuei heltzeko aukera ematen duena, diziplina ezberdinen arteko elkarrizketaren bidez. Hala, ohiko analisi ekonomikoaren esparrua beste jakintza-arlo batzuek emandako jakintzarekin aberasten da; biologia, fisika, kimika, geologia, soziologia eta abar. Gainera, ikastaroaren barruan jardunaldi profesional bat ere egingo da, ekonomia ekologikoaren arloan irteera profesionalak bilatzeko.