EKOSISTEMEN ZERBITZUEN EBALUAZIOA URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBAKO SISTEMA SOZIAL-EKOLOGIKOAN TESIAREN IRAKURKETA ETA DEFENTSA
Asteartean, abenduaren 18an, 10:30ean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko gradu-aretoan, gure kide Nekane Castillo Eguskitzak bere tesia irakurri eta defendatuko du: “Ecosystem services assessment in Urdaibai Biosphere Reserve social-ecological system: Insights into management strategies/Ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa Urdaibaiko Biosfera Erreserbako sistema sozial-ekologikoan: Kudeaketa estrategietarako ezaguerak” da tesiaren izenburua, eta Miren Onaindia eta Alejandro Rescia dira zuzendariak.
Tesiak ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa eta balioespena du ardatz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako sistema sozial-ekologikoan, eta helburua da paisaiaren plangintzarako eta lurraldearen kudeaketa iraunkorrerako hartu beharreko erabakietan laguntzea.
Epaimahaia Carlos Montes Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak, Jose Maria Becerril eta Ibone Ametzaga EHUko irakasleek, Cristina Herrero Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko irakasleak eta Ioanna Grammatikopoulou Natural Resources Institute Finlandeko ikertzaileak osatzen dute.