INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA: MIREN ONAINDIAREN PARTE-HARTZEA RADIO EUSKADIN
Miren Onaindiak, UNESCO Katedraren koordinatzaileak, Radio Euskadiko “Vivir para ver” Elixabete Legardaren elkarrizketa-saioan (15:00etatik 16:00etara) parte hartu du, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira (ekainaren 5a).
Irratsaioan, Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) artean 15.a izan du batez ere hizpide, “Lehorreko Ekosistemak”, baita aurtengo goiburuaren gaia ere: “Plastikoak sortutako kutsadurarik gabe”. Aurtengo lema horren bidez dei egin nahi izan zaio mundu osoari, plastiko bidezko kutsadurarik gabeko planeta baten alde egin dezaten.