Azaroaren 24tik 28ra, Alemaniako Halle hirian, UNESCO Katedraren konferentzietan, Ecosystem services concept in participatory planning processes through new technologies saio berezia antolatzen laguntzeaz gainera, Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioaren ekarpena Euskadiko Eskualde Plangintzaren Gidalerroetara (Ecosystem Services Assessment of the Basque Country contribution to the Basque Regional Planning Guideline) hitzaldia eman zuen.
Hitzaldi horretan, Ekosistemen Zerbitzuak lurralde-plangintzaren gidalerroetan kontuan hartzera eraman gaituzten urratsak eta metodologiak azaldu ziren.