SDG Lab Campus UAM
UNESCO katedrako Miren Onaindiak eta Ibone Ametzagak Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) SGD Lab Campus-ek antolatutako jardunaldietan hartu zuten parte, bideokonferentzia bidez, maiatzaren 16an. Beren hitzaldietan, Katedrak ikerkuntzaren, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren alorrean gauzatutako hainbat jarduera aurkeztu zituzten Mirenek eta Ibonek, eta jarduera horiek Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan egindako ekarpena azaldu zuten.
SDG Lab Campus UAM Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren kanpusetan, unibertsitate-komunitateko hainbat eragileren arteko lankidetza-harremanak baliatuz, ekosistemako zerbitzuak nola indartu eta sendotu aztertzeko tailer bat da; tailerraren xedea da hainbat neurri proposatzea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren kanpusetan ekosistemek funtzionamendu iraunkorragoa izatea ekarriko duten prozesuak hobetzeko.