Medikuntza graduko irakasleak. Gradu amaierako lana 2023/2024
1. UPV/EHUko posta korporatiboa
2. Data garrantzitsuak
3. GRALen esleipena
GRALen gaiari buruzko borondatezko akordioa
Ikasleekin zuzenean adostu ahal da tutoretza GRALeko gai bat egiteko.
Noiz?
2023ko irailaren 11 baino lehen.
Nola?
Irakasleek mezu elektroniko bat jasoko dute ikasle batek gai bat bere zuzendaritzapean matrikulatzen duenean, eta GAURen onartu beharko dute proposamena.
Ikasleak GAURen inskribatuko du lana, eta irakasleak e-maila jasoko du aplikazio berean proposamena onartzeko. Akordioa behar bezala jasota gera dadin, ezinbestekoa da lanaren proposamena onartzea.
Lana Zuzendariaren GAUR ingurunetik desagertu egingo da aldi batez, harik eta ikastegiak baliozkotu egiten duen arte, eta ikaslearen esparruan “Aldatu beharrezkoa“ agertuko da.
Zer arazo sor daiteke?
Baliteke ikasleek GRALa bidali duela pentsatzea, baina zuzendariak haren berririk ez jasotzea… Hala gertatuz gero, izango da ikasleak ez duela proposamena amaitzeko aukera sakatu.
-
Laguntza: GAUR eskuliburua (1.1 puntua) (pdf, 195 Kb)
Fakultatearen GRALen eskaintza
Ikastegiko irakasle guztiek lankidetzan jardun beharko dute zein bere sailarekin, gradu amaierako lanen urteko eskaintza egiteko. Ikasleek aukera egingo dute ikastegian eskainitako gaien artean, eta norberaren espedientearen arabera esleituko dira.
Noiz?
2023ko irailaren 11tik urriaren 2ra arte.
Nola?
Eskaintza GAUR bidez egingo da horretarako ezarritako epean (sailaren bidez jakinaraziko da). Irakasleek mezu elektroniko bana jasoko dute esleitutako ikasle bakoitzeko.
- Laguntza: Irakasleek GrALen eskaintza grabatzeko (pdf, 310 Kb)
Zuzendarikideak sartzea
Lana zuzentzen duen pertsonak sartuko du tutorekidearen irudia.GRALaren azalean aipatu beharko da, tutorearen datuekin batera.
Noiz?
Sailak GRALaren proposamena egiten duenean, edo lana onartzen denean, borondatezko akordioa bada.
Nola?
Bi egoera gerta daitezke:
- UPV/EHUko irakasle den zuzendarikidea: Lana zuzentzen duen pertsonak GAURen grabatuko du.
- UPV/EHUkoa ez den zuzendarikidea: lanaren zuzendariak beharrezkotzat eta justifikatutzat jotzen duen kasuetan bakarrik hartuko da kontuan irudi hori.Kasu horretan, ezin da GAURen grabatu, eta tramitatzeko, mezu bat bidaliko zaio GRALAren dekanordeari (joseignacio.ruizs@ehu.eus), honako datu hauek bidalita:
- UPV/EHUkoa EZ DEN ZUZENDARIKIDEA
- NAN
- Izen-abizenak
- Lantokia
- Kargua
- Zer arrazoi dagoen bera sartzeko.
- UPV/EHUkoa EZ DEN ZUZENDARIKIDEA
Hitzarmenak eskatzea
Lana, neurri batean behintzat, UPV/EHUkoa ez den instalazioren batean egingo bada, hitzarmena ezartzeko mezu elektroniko bat bidali behar duzu TFGko dekanordeari (joseignacio.ruizs@ehu.eus), honako datu hauekin:
- GFA egiten ari den ikaslearen NANa
- Ikaslearen izen-abizenak
- Lanaren zati bat egingo den enpresaren edo erakundearen datuak
- Enpresa edo erakundearen IFK
- Izen soziala (enpresaren izen osoa)
- Izaera (publikoa edo pribatua)
- Jardueraren sektorea (irakaskuntza, osasungintza, I+G, zerbitzuak)
- Posta helbidea
- Hitzarmena sinatzen duen pertsonaren izena (enpresa edo erakundeko arduraduna)
- Sinatzailearen kargua
- Enpresa edo erakundeko harremanetarako pertsona
- Harremanetarako telefonoa
- Harremanetarako helbide elektronikoa
4. Zuzendaritza/Tutoretza prozesua eta lana egitea
Tutoretza
GRALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).
GRALaren egitea
Nola?
Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAUR-en inskribatuko da. GRAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:
- GRAL idazteko estilo gida (pdf, 166 Kb)
- Aipuak (Vancouver estiloko gida) (pdf, 4,2 Mb)
Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:
- Biblioteka: Plagioa eta zintzotasun akademikoa
- Biblioteka: Gradu Amaierako Lana egiteko materialak
- Biblioteka: Nola egin lan akademiko bat
- Etika ikerketan
- Praktikak eta GrALak GIH eraginarekin
5. Defentsa eskaera baliozkotzea eta txostena GAUR-era igotzea
Noiz?
Zuzendariak (eta zuzendarikideak, hala badagokio) GAUR aplikazioaren mezu bat jasoko du unibertsitateko postan, eguna baino lehen ekintza batzuk egiteko eskatuz.
- 2024ko apirilaren 26tik maiatzaren 3ra, lehenengo deialdirako
- 2024ko ekainaren 10etik 12ra, bigarren deialdirako
Nola?
Ikasleek egindako defentsa eskaera GAURen baliozkotu beharko dute, txosten ofiziala bete eta GAURera igo pdf formatuan.
- Medikuntzako Gradua tutorizatzeko txostena (pdf, 168 Kb)
- Laguntza: GAUR eskuliburua (1.2 puntua) (pdf, 195 Kb)
6. Epaimahaiak
Nola?
Epaimahai bakoitzeko kide guztiek honako hauek jasoko dituzte ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko:
- ADDIko mezu elektroniko bat, GRALeko memoria deskargatu ahal izateko esteka batekin.
- GAUR-etik bidalitako mezu elektroniko bat,GRALaren tutoretzaren txostena erantsita duena.
- Kalifikazioak GAUR bidez egiten dira, graduko gainerako irakasgaiak bezala.
- GRALeko epaimahaietako kideentzako laguntza: Medikuntza epaimahaiaren ebaluazio txosten errubrikoa (pdf, 135 Kb)
7. Arautegiak
8. Inprimakiak
9. GRALak eta iraunkortasuna
GRALa laborategian egingo bada, kontsultatu ikastaro: "Jardunbide egokiak laborategian: Hondakinen kudeaketa".
GFA egin dezake mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagunduz, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duena eta gurea egin duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.
10. GRALak egiteko bekak, laguntzak eta sariak
Hemen argitaratuko dugu GRALak egiteko laguntzei buruz heltzen zaigun informazio guztia.Baliteke geuk erregistratu gabeko laguntzarik ere egotea nonbait.
11. ADDI PUBLIKOA (ikusi aurreko urteetako GRALak)
Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden GRALak.
12. Harremanetarako
Maria Jesus Alonso
Ikastegiko teknikaria
- Telefonoa: 946013245
- Helbide elektronikoa: tecnica.gestion.fme@ehu.eus