Beñat Garaio

Beñat Garaio

Irudia

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila
Letren Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Telefonoa +34 655 71 94 16
E-mail: benat.garaio@ehu.eus

Itziar Idiazabal eta Leire Diaz de Gereñuren zuzendaritzapean doktoretza tesia egiten ari den soziolinguista gaztea da. Tesiaren izenbidea honako hau da: “Euskal Eskola Eleanitz arrakastatsua identifikatzen: D ereduko eskolen indarguneak arakatzeko kasu azterketa bikoitza”.

Bere ibilbidea hizkuntza gutxituen biziberritze  eta soziolinguistikaren ikerketan (50 aurkezpen eta 30 argitalpen zientifiko inguru ditu) oinarritu du, baita bi esparru horien sentsibilizazio eta sustapen ekintzak antolatzen ere (“HIGA: Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa”, “Hitz Adina Mintzo” eta “EuskarAbentura”, adibidez).

Sancho el Sabio Fundazioaren Ikerlari Gazteen Lehiaketa eta IkerGazte 2 Kongresuko Giza Zientzietako poster aurkezpen onena sariak irabazi ditu, besteak beste. 2014-2015 ikasturtean Londreseko SOAS unibertsitatean MA Language Support and Revitalisation masterrean ohorezko matrikula lortu zuen.

Irakaskuntzari dagokionez, Garabide Elkarteak antolatzen duen “Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategien Aditu Tituluan” eta EHUren “HIZNET Hizkuntza plangintza graduondokoan” aritu da irakasle azken urteetan.

Argitalpenak/Publicaciones/Publications

Argitalpenak/Publicaciones/Publications

Aukeratutakoak/ Seleccionadas/ Selected/ Sélectionnées

Garaio Mendizabal, Beñat (2018). “Desgranando la ambigüedad del Partido Popular con los idiomas: un análisis extensivo de las prácticas discursivas del PP”, Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV, 62(2), 261-290.

Garaio Mendizabal, Beñat (2018). “"La croada judicial d'Urquijote contra l'èuscar": "enemic" d'una sola cara?”, Treballs de sociolingüística catalana, 28, 11-31.

Garaio Mendizabal, Beñat (2018). “Learning from Each Other in Language Revitalization: A Chronicle of Two New Different Initiatives on Linguistic Diversity in Gasteiz, Basque Country”, Pannoniana: Časopis za humanističke znanosti, 2(1-2), 9-30.

Garaio Mendizabal, Beñat (2017). “¿Y cómo llamamos a nuestra hija?: sobre la proliferación de nombres de origen vasco en jóvenes no residentes en la CAV y Navarra.”, Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, 40, 57-91.

Garaio Mendizabal, Beñat (2015). “Hizkuntza gutxituen bizi-indarra neurtzen duten eskalak aztertzen: euskararen eskala bat osatzeko proposamenak”, Bat: Soziolinguistika aldizkaria, 97, 169-202.