Eduki publikatzailea

UPV/EHUko Uda Ikastaroa: Generoa didaktika ezberdinetan lantzan ikastaroa

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/08

Uztailak 22 - Uztailak 24

Ikastaro honek hiru erpin izango ditu. Batetik,  UPV/EHU Unibertsitateko irakasleak didaktika ezberdinetan generoa nola txertatu arituko dira teoria, esperientziak nahiz bibliografia medio. Bigarrenik, eskoletara hurbilduko gara eta ikusiko da gela barruan hezkidetza nola landu daitekeen. Hirugarrenik, gelatik at Lehen Hezkuntzako nahiz DBHko ikasleek sare sozialetan, tbn, nahiz interneten ikusten duten iruditegiari darion indarkeria mediatikoa eta entzuten dituzten trap nahiz reggaeton letrak eskaintzen duten narratiba sexista aztertuko da.

Sei espezialistek beren arloetan eta genero-espezialistek generoaren ikuspegitik hurbilduko dira, arlo teorikoan zein praktikoan esandako didaktiketara.

Ikastaroaren informazioa