AKADEME-VII

AKADEME VIII

Zer da?

Irudia
lzena emateko epea: 2023ko urriaren 13tik azaroaren 24ra, biak barne.

AKADEME, UPV/EHUko emakume akademikoen lidergoa bultzatzeko programa bat da, prestakuntza eta laguntza programa, helburutzat duena emakume akademikoen lidergo ahalmena eta autolidergorako trebetasunak garatzea, erantzukizun postuetara iristen eta postu horietan irauten laguntzeko, irakaskuntzan, ikerketan eta transferentzian. Emaitza gisa, parte hartzaileak emakume akademikoen laguntza sarean parte hartzea espero da, alde batetik, kezkak, esperientziak, arrakastak eta zailtasunak partekatzeko; bestetik, elkarri laguntzeko modua emango duten harremanak ezartzeko, erantzukizun postuetara iritsi eta postu horietan irauteko.

Helburu orokorra

Emakume akademikoen lidergo trebetasunak hobetzea eta laguntza sare batean parte hartzea sustatzea, ahalduntze kolektibo bat bultzatzeko, erantzukizun postuetara iristeko eta/edo postu horietan irauteko.

Edukiak

  • Neure buruaren liderra izateko
  • Beste pertsona batzuen liderra izateko
  • Ahalduntze kolektiborako laguntza

Datak eta tokiak

  • Lanaldia: 2024ko urtarrilaren 31tik maiatzaren 28ra.
  • Ordutegia: 9:30-14:30
SAIOA DATAK
1 TALDEA 2 TALDEA
1. saioa:
Aurkezpena eta hasiera
Osoko saioa 30 partehartzaileekin: 2024ko urtarrilaren 31an.
Liburutegiko eraikineko 7 aretoa. 1. Solairua. Leioa
2. saioa 2024/02/06
Liburutegiko eraikineko 6B ikasgela. 1. Solairua. Leioa
2024/02/08
Carlos Santamaria Zentroko 4. ikasgelan. Donostia
3. saioa 2024/02/27
Liburutegiko eraikineko 6B ikasgela. 1. Solairua. Leioa
2024/02/29
Carlos Santamaria Zentroko 4. ikasgelan. Donostia
4. saioa 2024/03/19
Liburutegiko eraikineko 6B ikasgela. 1. Solairua. Leioa
2024/03/21
Carlos Santamaria Zentroko 4. ikasgelan. Donostia
5. saioa 2024/04/09
Liburutegiko eraikineko 6B ikasgela. 1. Solairua. Leioa
2024/04/11
Carlos Santamaria Zentroko 4. ikasgelan. Donostia
6. saioa 2024/04/23
Liburutegiko eraikineko 6B ikasgela. 1. Solairua. Leioa
2024/04/25
Carlos Santamaria Zentroko 4. ikasgelan. Donostia
7. saioa 2024/05/14
Liburutegiko eraikineko 6B ikasgela. 1. Solairua. Leioa
2024/05/16
Carlos Santamaria Zentroko 4. ikasgelan. Donostia
8. saioa:
Azkena
Osoko saioa 45 partehartzaileekin: 2024ko maiatzaren 28an.
Liburutegiko eraikineko 7 aretoa. 1. Solairua. Leioa

Metodologia eta formatua

Saio motak Jarduerak Iraupena
1 saioa: osokoa
  • Programaren eta lan moldearen aurkezpena
  • Proposatzen den lidergo mota
  • Partehartzaileen esperientziak lidergo rolak garatzeko orduan. Oztopo eta zailtasunak
  • Eragin zirkuluak
5AA
2, 3, 4, 5, 6 eta 7 saioak. Campuska deszentralizatuak
  • Arlo akademikoetan beste pertsona batzuk duten lidergoa ikasteko jarduerak
  • Aurrez aurrekoa ez den online lana aurrez aurreko saioan eginiko lanaren inguruan (entregak data itxian)
  • Taldeko feecbacka saio bakoitzean
30AA +10EAA
8 saioa: osokoa
  • Eginiko ikaskuntzak eta banako ekintza planak
  • Babes sarearen aurkezpena eta ondorengo urratsak
  • Balorazioa eta amaiera
5AA

Aurrez aurreko orduak (AA) eta aurrez aurrekoak ez diren orduak (EAA)