MIREN ONAINDIA, COPERNICUS ALLIANCE-KO AHOLKULARITZA BATZORDEKO KIDE
COPERNICUS aliantzaren urteko batzarrean (2019ko abenduaren 5a) , Miren Onaindia, UNESCO Katedraren koordinatzailea, hautatu zuten aliantza horretako Aholkularitza Batzordeko kide, 2020. urterako.
COPERNICUS aliantza goi mailako hezkuntza-zentroen Europako sarea da, eta goi mailako hezkuntzaren sektorean garapen jasangarrirako ikaskuntza eta nazioarteko trukea sustatzen ditu. Xede du goi mailako hezkuntza-programak eta ikerketa garapen jasangarrirantz berbideratzea, baita jardunbide egokienak sustatzea ere, unibertsitateetako campusen kudeaketa jasangarriari dagokionez. Saiatzen da enpresekiko, gobernu-agentziekiko eta gizarte zibilarekiko lankidetza hobetzen, jasangarritasunak aurrera egin dezan toki mailan zein maila orokorrean.