EKOLOGIAREN ELKARTE IBERIKOAREN LEHEN BILERA ETA LURREKO EKOLOGIAREN ESPAINIAKO ELKARTEAREN (AEET) XIV. BILERA
UNESCO Katedraren ordezkariek 1st Meeting of the Iberian Ecological Society & XIV AEET Meeting Ecology: an integrative science in the Anthropocene topaketan parte hartuko dute, “Model based on Ecosystem Services for the implementation of compensatory measures” izeneko aurkezpenarekin. Topaketa Bartzelonan izango da, otsailaren 4tik 7ra bitartean.
Hitzaldiaren helburua da diziplina horretako zenbait adarrek (limnologia, itsas ekologia, lurreko ekologia, ekologia teorikoa) partekatzen dituzten zeharkako kontzeptu ekologikoak agerian jartzea, horien azterketa sistema edozein izanik ere. Asmoa da ekologiako espezialitate desberdinek komunean dituzten ideiak eta ikuspegiak trukatzea, eta plataforma bat eratzea, zientzia ekologikoek gizakiok eragindako ingurumen-eraldaketa handiei aurre egiten nola lagun dezaketen eztabaidatzeko.
1st Meeting of the Iberian Ecological Society & XIV AEET Meeting Ecology: an integrative science in the Anthropocene