Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS) UNESCOrekin lotura duten 19 erakunde publiko eta pribatuk osatutako sarea da: Eskola Elkartuen Sareko eskolak, liburutegi elkartuak, UNESCO katedrak, UNESCO zentro eta klubak, biosferako erreserbak, geoparkeak, munduko ondare diren tokiak eta Hiri Sortzaileen Sarea.
Sare horretan parte hartzen du UNESCO Katedrak, eta aurten azaroaren 6an Zestoan egingo den urteko topaketan azalduko du Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko bidean gure ekintzen eta proiektuen bitartez egin dugun ekarpena.