2018 NATURAL CAPITAL SYMPOSIUM
Martxoaren 19tik 22ra bitartean, Natural Capital Project erakundeak antolatuta, Natura-Ondareari buruzko Sinposioa ospatu zen Stanforden (AEB). Standfordeko Unibertsitatea, Txinako Zientzia Akademia, Minnesotako Unibertsitate eta Nature Conservancy eta World Wildlife fundazioetako arlo ezberdineko profesionalek osatzen dute erankundea.
Sinposioak zientzia sustantzen duten eta erabaki hartzean naturaren balio ezberdinak barneratzen dituzten liderrak batzea izan zuen helburu. Astelehenetik asteazkenerarte, egitarau bete-betea izan zuen egitasmoak. Ostegunean (ordutegia malguago batekin) lantaldeak osatu eta gaitasun saio gehigarriak izan ziren.
UNESCO katedrak “The ecosystem service approach contributes to develop sound land-use policies and planning” delako posterraren aurkezpenarekin parte hartu zuen sinposioan.