ESP Europe Regional Conference 2021
UPV/EHUko Garapen Iraunkorraren eta Ingurumen Hezkuntzaren UNESCO Katedraren ordezkariek Europako ekosistemen zerbitzuei buruzko kongresu handienean parte hartu dute ekainaren 7tik 10era (ESP Europe Regional Conference 2021). Aurtengo leloa “Ecosystem Services Science, Policy and Practice in the face of Global Changes” da. Kongresua Tartun (Estonia) egin zen, baina ekitaldi hibridoa zenez, modu birtualean ere joan ahal izan zen.
“Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” proiektuaren barruan lortutako emaitzak poster formatuan eta ahoz aurkeztu ziren, honako komunikazio hauekin:
- Posterra: Mapping Cultural Ecosystem Services at a Biosphere Reserve
- Posterra: Integration of Ecosystem Services in Territorial Planning in the Basque Country
- Ahozkoa: Practical guide for the design of spatial planning plans from the perspective of ecosystem services
Informazio gehiago: https://www.espconference.org/europe2020