Jardunaldietan parte hartu ahal izango da, bai KOMUNIKAZIOA bai POSTER modalitateetan. KOMUNIKAZIOA modalitaterako proposamen kopurua aurreikusitakoa baino handiagoa balitz, batzorde zientifikoak erabakiko du POSTER modalitatera pasatzea beharrezkoa den.
Gogoeta-taldeetan (GT) landutako edozein gairekin zerikusia duten era guztietako proposamenak onartuko dira (euskaraz nahiz gaztelaniaz):
.- Ikerketa-proiektuak.
.- Master amaierako lanak.
.- Doktorego-tesiak.
.- Zientziarako ekarpenak.
.- GJHetara zuzendutako ikasgaien garapena.
.- Hezkuntza-metodologia berritzaileak.
.- Irakaskuntza-proiektu berritzaileak, irakaskuntzako eta prestakuntzako esperientziak beste parte-hartzaile batzuekin.
.- Ikasleen proiektuak eta ekimenak.
.- Berrikuntzako eta gizarte-konpromisoko proiektuak eta ekimenak.
.- Ikastaroak, kanpainak, tailerrak, mintegiak, elkarlaneko eremuak.
.- Beste parte-hartzaile batzuekin aliantzak egitea eta sareak sortzea.
.- Gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arazoekin lotutako ekintzak tokian bertan.
.- Berrikuntza-proiektuen bidezko esku-hartzeak.
.- Sektore pribatuan iraunkortasuna sustatzen duten prestakuntza-proiektuak.
–
TALDEA 1.-Planeta
TALDEA 2.-Pertsonak
TALDEA 3.-Oparotasuna:
TALDEA 4.-Bakea eta Parte-hartzea: