Jardunaldietan POSTER modalitatean parte hartu nahi duten pertsonek 200 hitz inguruko laburpen bat bidali beharko dute, ekainaren 9a baino lehen, eta laburpen horretan lanaren ezaugarri nagusiak adierazi beharko dituzte eredu honi jarraituta, bai eta zer lan-taldetakoa den adierazita ere. Fitxategia bidali baino lehen, bihur ezazu PDF formatukoa.
Posterraren aurkezpenerako onartutako artikuluen egileek irailaren 6an egingo diren bi saioetan aurkeztu ahal izango dituzte, 11:00etan eta 15:30etan. Posterrak egunero egongo dira ikusgai, kongresuak irauten duen bitartean.
Poster-saioen bidez esperientziak trukatzeko beste eremu bat zabaltzea lortu nahi da.
POSTERRAREN EZAUGARRIAK |
Kartelak ezaugarri hauek izan behar ditu:
- Titulua, egile guztien izen-abizenak, harremanetarako helbidea, posta elektronikoa, eta web-helbide bat (baldin balego) adierazi behar dira.
- Testuaren gorputz osoak tamaina eta letra-estilo berbera izan behar du.Testuaren gorputzak ezkerraldetik lerrokatuta egon behar du (justifikatu gabe).
- Zutabe guztiek zabalera berbera izan behar dute.
- Ahal den guztietan, marrazkiak, grafikoak eta taulak erabili behar dira testuaren ordez.
- Gutxienez 2 cm utzi behar dira karteleko edukiaren eta orriko ertzaren artean.
- Edukiak zehatza izan behar du, informazio-gainkargarik gabea.
- Testurako kolore ilunak edota beltza erabili behar dira, eta kolore argiak edota zuria atzeko planorako.
Paperaren neurriak: DIN A-0 (1.189 x 841 mm.) Erretratu-estiloa (bertikala)
ONARTUTAKO LANAK |
Kartelak irailaren 5ean, asteartea, eman behar zaizkio kongresuko taldeari (15:00etatik 17:00etara), jardunaldien egoitzan. Jarduerak amaitutakoan –irailaren 7an, ostirala– berreskuratu ahal izango dituzte egileek beren kartelak.
OHARRA ONARTUTAKO EGILEENTZAT |
Egileek poster-saioak hasi baino 5 minutu lehenago heldu behar dute (irailak 6, asteazkena, 11:00etan eta 15:30etan). Kartelaren egileetako batek gutxienez egon beharko du egoitzan bertan, xehetasunak emateko eta galderei erantzuteko. Egileek berek jaso beharko dute material guztia jardunaldiak amaitutakoan (2017ko irailaren 7a, osteguna). Posterrarekin batera bi gutun-azal erabiltzea gomendatzen da: gutun-azal bat posterra A4 formatuan erreproduzituta jasotzeko, eta beste gutun-azala egileen bisita-txartelak jasotzeko. Jasotako ekarpen guztiak jardunaldien webgunean agertuko dira.