KOMUNIKAZIOA modalitatean parte hartzeko, ekainaren 9a baino lehen (ostirala), proposamenaren ezaugarri nagusiak adieraziko dituen laburpen bat bidali behar da, 400 hitz ingurukoa, txantiloi estandarrari jarraituta egina (hemen deskargatu). Fitxategia bidali baino lehen, bihur ezazu PDF formatukoa, eta adierazi zer gogoeta-taldetakoa (GT) den:
GT1.-Planeta: Edateko ura eta saneamendua; Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea; Klima babesteko ekintza; Uretako bizitza; Lehorreko bizitza.
GT2.-Pertsonak: Pobrezia desagertzea; Osasuna eta Ongizatea; Genero-berdintasuna; Goserik ez izatea.
GT3.-Oparotasuna: Desberdintasunak murriztea; Lan duina eta hazkunde ekonomikoa; Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura; Ekoizpen eta kontsumo arduratsua.
GT4.-Bakea eta Parte-hartzea: Kalitate oneko hezkuntza; Hiri eta komunitate iraunkorrak; Bakea, Justizia eta instituzio sendoak; Itunak, helburuak lortzeko.
Laburpenak helbide honetara bidali behar dira: iraunkortasun.katedra@ehu.eus, eta gaia honela adieraziko da: “Hezkuntza eta GJH jardunaldiak- Komunikazioaren aurkezpena- 1. TALDEA”.
Laburpen horiek batzorde zientifikoak baloratuko ditu, eta guztira jasotako laburpen kopuruaren arabera erabakiko da beharrezkoa den horietakoren bat poster modalitatean aurkeztea.
KOMUNIKAZIOA modalitatean onartutako laburpenen egileei artikulu osoa eskatuko zaie, ondoren FORUM de Sostenibilidad aldizkarian argitaratzeko (ISSN: 1887-9810).