Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Lehiaketa: “Mikel Laboari omenaldia”

1.500 €-ko sariak emango dira adierazitako modalitateetako bakoitzean: bi idazketakoan (euskaraz eta gaztelaniaz), bi irudikoan (arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak) eta bat musikakoan.

Lehiaketaren oinarriak behera kargatu (pdf, 129 KB)

Bases en Castellano

Helburua

Mikel Laboaren (Donostia, 1934-2008) heriotzaren lehenengo urteurrena dela eta, UPV/EHUk idazketa, irudi eta musika lehiaketa antolatu du euskal artistaren irudia eta obra aintzat hartuta. Ikasleei zuzenduta dago eta UPV/EHUk euskal artistarekiko duen lotura indartu nahian eskainiko dituen omenaldi ekitaldien artean kokatuta dago.

Modalitate guztietarako oinarriak

  • Lehiaketa honetan UPV/EHUko graduko eta graduondoko ikasle guztiek parte har dezakete.
  • Aurkezten diren lanen gaiak Mikel Laboa musikariarekin edo bere obrarekin zerikusia izan behar du, zentzu zabalean.
  • Lehiakide bakoitzak egokitzat jotzen dituen beste ekarpen bidal ditzake.
  • Lehiaketara aurkezten diren lanek jatorrizkoak izan behar dute eta ezin dute beste lehiaketaren batean saritutakoak izan.

Modalitate bakoitzerako oinarri espezifikoak

Idazketa:

  • Edozein generotako lan argitaragabeak onartuko dira (poesia, saiakera, kontaketa, azterlan kritikoa, etab.), nola euskaraz hala gaztelaniaz.  Hizkuntza bakoitzerako sari bat egongo da.
  • Testuak paperean (hiru kopia) eta CD-ROM/DVD euskarrian bidali behar dira. Ez dago orrialde mugarik.

Irudia:

  • Irudi modalitatean bi sari egongo dira: bata, arte plastikoetako teknikei lotua (marrazketa, pintura eta eskultura) eta, bestea, ikusizko edo ikus-entzunezko bitartekoak darabiltzaten adierazpen teknikei lotua (argazkigintza, zinema, bideoa, etab.).
  • Lehiaketan ikusizko edo ikus-entzunezko lanen batekin parte hartuz gero, CD-ROM/DVD euskarrian bidaliko da. Ez dago denbora mugarik.

Musika:

  • Modalitate hau Mikel Laboaren abestiren baten bertsioa aurkeztu nahi duten musika talde edo bakarlariei zuzenduta dago.
  • Lana CD-ROM/DVD euskarrian bidali behar da. Ez dago denbora mugarik.
  • Taldeei dagokienez, gutxienez kideen % 50ek UPV/EHUko graduko edo graduondoko ikasleek izan behar dute.

Agirien aurkezpena eta epea

  • Lanak bidaltzerakoan, izenburua eta egilearen izengoitia bakarrik adieraziko dira. Ondorengo helbide hauetako batera bidaliko dira:
    • Arabako Campuseko errektoreordetza.
      Izardui Komandantea,2,;01005 Vitoria-Gasteiz.
    • Bizkaiko Campuseko errektoreordetza.
      Sarriena auzoa,z/g; 48940 Leioa.
    • Gipuzkoako Campuseko errektoreordetza.
      Julianategi. Arriola ibilbidea, 2; 20018 Donostia-San Sebastián.
  • Lanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidaliko da eta, bertan, ondorengo informazioa adieraziko da: egilearen izena, helbidea, fakultatea edo eskola, NAN zk., telefono zk. eta posta elektronikoko helbidea, eta erabilitako izengoitia.
  • Gutun-azal itxiaren kanpoaldean, “MIKEL LABOARI OMENALDIA” LEHIAKETARAKO adieraziko da eta, horrekin batera, kasuan kasuko modalitatea (“Idazketa modalitatea”, “Irudia-Arte plastikoak modalitatea”, “Irudia ikus-entzunezkoak modalitatea” edo “Musika modalitatea”) eta, hala badagokio, lanaren izenburua.
  • Lanak, modalitatea edozein dela ere, 2010eko uztailaren 30a baino lehen helarazi behar dira.

Sariak

  • 1.500 €-ko sariak emango dira adierazitako modalitateetako bakoitzean: bi idazketakoan (euskaraz eta gaztelaniaz), bi irudikoan (arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak) eta bat musikakoan.
  • Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek ez badute nahikoa meriturik edo ez badituzte oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen.

Erabakia

  • Erabakia, apelaezina, errektoreak izendatutako epaimahaiak hartuko du eta 2010eko azaroaren 15ean ezagutaraziko da UPV/EHUren web orriaren bidez.
  • Saritutako lanak UPV/EHUren esku geratuko dira eta honek erabili ahal izango ditu, ondorio guztietarako. Gainerako parte-hartzaileei ez zaizkie lanak itzuliko. Hala ere, eurek hala nahi izanez gero, jaso ahal izango dituzte, erabakia eman eta hogeita hamar eguneko epean.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berekin.

Sariak 2010eko abenduaren 1ean Mikel Laboaren omenez egingo den ekitaldian banatuko dira (lekua dagokionean iragarriko da).

Lehiaketaren oinarriak behera kargatu (pdf, 129 KB)

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>