EEF-Buddy-Cicerone-Bulego-Sarriko

Bulegoko Cicerone (Sarriko)

Fakultatearen Sarrikoko ikastegiko ikasleek BULEGOKO CICERONE har dezakete parte. Sarrikoko Mugikortasun Programen Bulegoan egingo den programa da.

Baldintzak

  • 2024ko otsailaren 22tik 23ra.
  • Ordutegia:
    • Urtarrilaren 22tik 26ra, egunean 2 ordu ordutegi malguan, azterketen arabera.
    • Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra, 11:00etatik 14:30era
    • Otsailaren 5etik 23ra, 12:30etik 14:30era
  • Nahitaez bete beharreko baldintza: B2 edo goragoko ingeles titulua izatea.
  • Aurreko deialdietan Buddy edo Cicerone ikaslea izana baloratuko da, eta lehentasuna izango dute goragoko mailetako ikasleek.
  •  “Cicerone” ikasleak hau lortuko du:
    • 3 hautazko kreditu boluntariotza edo lankidetza jarduerengatik.
    • 0,5 puntu sari gisa mugikortasun programen hurrengo deialdian (fakultateak kudeatutako unibertsitateetarako).
    • 150 € ehudendako bonu batean.
Aukerako 3 kreditu eta 0,5 puntu Erasmus eta/edo Latinoamerikako unibertsitateak esleitzeko batez besteko notari.

Eginkizunak

  • Aurrez aurreko jarduera da, batez ere, eta Sarrikoko Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren jardueran laguntzeko.
  • Atzerriko ikasleei laguntzea posta elektronikoaz eta Nazioarteko Harremanetako Bulegoan.
  • Atzerriko ikasleekin egiten diren informazio bileretara joatea.
  • Atzerriko ikasleei laguntzea irakasgaiak aukeratzen eta erakustea nola funtzionatzen duten aplikazio informatikoek (Gaur eta eGela).