EEF-Reconocimiento de créditos optativos

Hautazko kredituak aitortzea

Prozedura eta epeak

Halakorik nahi duen ikasleak hautazko kredituak aitortzeko eskaria epeetan aurkeztu beharko du, hori justifikatzen duen dokumentazioarekin batera. izapide akademikoen egutegian adierazitako epean.

Eskabidea eta dokumentazioa WEB FORMULARIO baten bidez bidaliko dira.

Beharrezkoa izanez gero, jatorrizko agiriak ikastetxeko idazkaritzak eska ditzake, egiazkoak direla egiaztatzeko. Beraz, ezinbestekoa da dokumentazio hori ez botatzea aurtengo ikasturtea bukatu arte.

Betebeharrak

Ikasleak hautazko kredituak eskatuko ahal dira honako irizpide hauek betetzen direnean:

  • Nahitaezko 90 kreditu gaindituta izatea; horietatik 54 gutxienez 1. kurtsokoak izanen dira.
  • Kredituak aitortzeko eskariak 6 kredituren multiplotan multzokatuta aurkeztu beharko dira aitortzeko unitatea irakasgaia izango baita eta honen balioa 6 kreditutakoa da, fakultatean irakasten diren gradu guztietan.

Kategoria edo jarduera bakoitzeko hautazko kredituen maximoa honako hau da:

  • Gehienez 6 kreditu kultura-jarduera, ikasleen ordezkaritza, boluntariotza edo/eta kirol jarduerengatik.
  • Gehienez 24 kreditu lan esperientziagatik.
  • Gehienez 18 kreditu enpresan praktikak egiteagatik.

Hiru kategoria hauetako bateko hautazko kredituen konputua ez denean 6 kreditutara iristen, beste jarduera batean lortutako kredituekin osatuko ahal da, baldin eta bigarren jarduera honetan lortu ahal den gehienezko kopurua gainditu ez bada.

Jarduera mota desberdinengatik 24 hautazko kreditu lor daitezke gehienez.

Hautazko kredituetarako balio duten jarduerak

  • Kultura jarduerak (jardunaldiak, ikastaroak, mintegiak…) fakultateko dekanordetzek, sailek eta/edo ikasleen elkarteek antolatuta.
  • Kirol ekintzak.
  • Udako ikastaroak.
  • Ikasleen ordezkaritza.
  • Boluntariotza eta/edo lankidetza arloko jarduerak
  • Unibertsitate ikasketetako irakasgaiengatik, fakultatean ikasten ari diren ikasketen berdinak, lehenago burututakoak eta baliozkotu ez direnak.
  • Curriculum besteko enpresetan egindako borondatezko praktikak.
  • Lan esperientzia eta/edo profesionala.
  • Lanbide hezkuntzako goi graduko tituluak.
  • Lizentziturako ikasketetan lehenago egindako aukera askeko jarduerak.

[Ikusi LABURPEN-KOADROA, orduen eta kredituen arteko baliokidetasuna eta jarduera bakoitzean aurkeztu beharreko ziurtagiriak jasotzen dituena]

Web inprimakiaren eta araudien eskaera. Informazio gehigarria

Web inprimakia hautazko kredituen aitorpena eskatzeko bakarrik erabiliko da.

Web inprimakia ez da ziurtagiriak eskatzeko erabili behar, hauek dagokion tokian eskatu beharko dira.

Informazio gehiago behar izanez gero, helbide honetara mezu elektroniko bat bidal dezakezu: secretaria-fee@ehu.eus

Web formularioa

Erantsi beharreko dokumentazioa

Dokumentazio guztia dokumentu bakar batean bidali beharko da, PDF, JPG edo DOCX formatuan. JPG bat baino gehiago badira, Word dokumentu bakar batean taldekatu daitezke.

Web formularioa

Fakultateko Arautegia