EEF-Evaluación por compensación

Epaimahai berezia

Epeak. Eskariak egiteko.

  • Ikasleek ebaluazio berezia eskatu ahal izango dute ikasturte bakoitzeko irailean eta martxoan. Eskaria egiteko azken eguna hilaren 5a izango da kasu bietan.
  • Ikastegietako epaimahai bereziek irailaren 30a edo martxoaren 30 baino lehen hartu beharko dute erabakia, hurrenez hurren.
Eskaera Fakultateko Idazkaritzan aurkeztuko da, aurrez aurre edo posta elektronikoz (secretaria.fee@ehu.eus), konpentsazio bidezko ebaluaziorako eskabide-orriaren bidez.

Onespena konpentsazio bidez eskatu ahal izateko baldintzak

  • Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  • Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
  • Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da.
  • Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du.

Konpentsazio eskaerak ebazteko irizpideak

Epaimahai bereziek onartu egingo dituzte ondoko baldintzak betetzen dituzten eskari guztiak:
  • Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
  • Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.
Betetzen ez direnean, Fakultateko Epaimahai Bereziak honako hauek izango ditu kontuan eskaria ebazteko:
  • Ikaslearen espediente osoa.
  • Ikaslearen alegazioak, bere ustez irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko kontuan hartu behar diren alderdiak nabarmenduz eta arrazoituz aurkeztu ahal izango dituenak.
  • Irakasgaiaren ardura duen sailaren txosten arrazoitua.
  • Ikastegiko Batzorde Akademikoak onartutako irizpideak:
    • Irakasgai bat ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko, ikaslearen espedientearen batezbesteko notak, gutxien dela, fakultateko graduetako batezbestekoa behar du izan.
    • Irakasgai bi ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko, ikaslearen espedientearen batezbesteko notak, gutxien dela, graduetako batezbestekoa +0.25 behar du izan.
    • Graduen erreferentziako batez besteko nota 6,5.
    • Ezin izango da sail bereko irakasgai bat baino gehiago ebaluazio bereziaren bidez gainditu.
    • Ikasle batek irakasgai bakarrerako eskaria egin eta sailak aldeko txostena egin arren, ikaslea seigarren deialdian ez badago, ez zaio eskaria onetsiko.
    • Seigarren deialdian badago, epaimahaiak erabaki beharko du irakasgaia gainditzen dion ala ez.

Arautegia

Ikastegietako epaimahai berezien erabakien kontrako erreklamazioak

Epaimahaien erabakien aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Unibertsitateko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboari (EISBA) hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Informazio gehiago behar baduzu, Fakultateko Idazkaritzan eska dezakezu