Hondakin kimikoak jasotzeko eskaera: 2026ko egutegia eta prozedura
UPV/EHUko hondakin arriskutsuen bilketa eta kudeaketa Garapen Jasangarrirako eta Konpromiso Sozialerako Zuzendaritzak zuzentzen eta koordinatzen du (Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordetza).
Kudeaketa agintari eskudunak baimendutako kanpoko enpresa batek egiten du: SARPI IBÉRICA, SLU. Zerbitzuaren baldintzak Unibertsitatearekin egindako kontratu batean zehazten dira.
Eskaria egiteko prozedura
Garapen Jasangarrirako eta Konpromiso Sozialerako Zuzendaritzaren web orrian dago eskuragarri inprimakia hondakin toxikoak eta arriskutsuak kentzea eskatzeko nahiz ontziz eta etiketez hornitzeko eskatzeko.
Hondakinak ekoizten dituen zentro bakoitzean arduradun bat dago, eta urteko egutegian adierazitako datetan inprimakiak betetzeaz eta bidaltzeaz arduratzen da; galdetu prozedura zehatzari buruz zure zentroko zuzendaritzan. Bizkaiko Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean eta Arabako Campuseko Letren Fakultatean eskaerak sail ekoizleen bidez egiten dira (sail bakoitzeko eskaera bat).
Inprimakia betetzeko urratsak hauek dira:
- Ekoizlea identifikatzeko eremu guztiak bete behar dira.
- Ez da ahaztu behar zentroaren Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia (NIMA).
- Hondakin mota bakoitzerako erretiratu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da, ontzi bakoitzaren edukieraren arabera.
- Hondakin mota bakoitzerako hornitu behar diren etiketen kopurua adierazi behar da.
- Mota eta edukiera bakoitzeko hornitu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da.
- Betetako inprimakia bidali behar da.
Zentroak edo sailak hondakinak jasotzeko eta ontzi eta etiketak hornitzeko eskaerak egin ondoren, zentroak edo sailak eskaera jaso izanaren ohar bat jasoko du posta elektronikoz eskaeraren inprimakian adierazitako helbidean. Ondoren, zentroak edo sailak horiek jasotzeko egun zehatzaren oharra jasoko du.
Jaso ondoren, zentro edo sail bakoitzeko arduradunak jasotze albarana sinatu beharko du eta hori eskaneatuta bidali posta elektronikoz EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzaileari (isaac.barrio@ehu.es – Tel.: 943 018 164). Hartara, zikloa osatuko da.
Hondakinak biltzeko egutegia. 2026. urtea
Urtero egutegi bat adosten da hondakin kimiko arriskutsuak eramateko eta ontzi berriak eta etiketak banatzeko; hau da, ezin da egin eskaera norberak nahi duenean. Egutegi hori EHUko Garapen Jasangarrirako eta Konpromiso Sozialerako Zuzendaritzak onartzen du, koordinatuta ekoizle nagusiekin eta aipatutako hondakinak kudeatzen dituen enpresarekin (SARPI IBÉRICA, SLU).
2026. urterako bost egutegi onartu dira, hondakin kimikoak sortzen dituzten ikastegiak kokatu dauden campusaren eta eremuaren araberakoak:
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea + Gipuzkoako Campuseko ikastegiak
- Arabako Campuseko ikastegiak
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Leioako Campuseko gainerako ikastegiak eta Plentzia
- Zamudioko CFAA
Onartutako egutegietatik kanpo egingo diren eskaerak, ontziak eramateko zein hartzeko, ezohikotzat hartuko dira eta, horrexegatik, beste modu batera kudeatuko dira. Halakoetan, hondakinen kudeaketaren eta ontzi berrien kostua Garapen Jasangarrirako eta Konpromiso Sozialerako Zuzendaritzak hartuko du bere gain; garraioaren eta langileen kostua, berriz, kasuan kasuko ikastegi/sail/taldeak.
Eskaera egiteko astearen eta hondakinak biltzeko astearen artean beste aste bat egongo da, eta aste horretan esango die enpresa kudeatzaileak hondakinen ekoizleei zein egunetan bilduko dituen hondakinak eta, era berean, aste horretan zehar kudeatuko ditu hondakinak batzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren dokumentuak.
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA + GIPUZKOAKO CAMPUSEKO IKASTEGIAK:
Urtean bost aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, bost aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste bost aste hondakinak biltzeko.
| ESKAERAK | BILKETAK |
|---|---|
| urtarrilak 12-16 | urtarrillak 27-28 |
| martxoak 9-13 | martxoak 24-25 |
| ekainak 1-5 | ekainak 16-17 |
| irailak 7-11 | irailak 22-23 |
| azaroak 2-6 | azaroak 17-18 |
ARABAKO CAMPUSEKO IKASTEGIAK:
Urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko.
| ESKAERAK | BILKETAK |
|---|---|
| urtarrilak 26-30 | otsailak 10 |
| ekainak 15-19 | ekainak 30 |
| urriak 5-9 | urriak 20 |
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA:
Bilboko Ingeniaritza Eskolan urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko.
| ESKAERAK | BILKETAK |
|---|---|
| urtarrilak 26-30 | otsailak 10 |
| ekainak 15-19 | ekainak 30 |
| urriak 5-9 | urriak 20 |
LEIOAKO CAMPUSEKO GAINERAKO IKASTEGIAK ETA PLENTZIA:
Urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko.
| ESKAERAK | BILKETAK |
|---|---|
| otsailak 2-6 | otsailak 18 |
| ekainak 15-19 | uztailak 1 |
| urriak 5-9 | urriak 21 |
ZAMUDIOKO CFAA:
Urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko:
| ESKAERAK | BILKETAK |
|---|---|
| otsailak 2-6 | otsailak 19 |
| ekainak 15-19 | uztailak 2 |
| urriak 5-9 | urriak 22 |
- (Opens New Window)Zientzia eta Teknologia Fakultatea + Gipuzkoako ikastegiak. 2026ko egutegia (pdf ,456,24 Kb)
- (Opens New Window)Arabako Campuseko ikastegiak. 2026ko egutegia (pdf ,521,54 Kb)
- (Opens New Window)Bilboko Ingeniaritza Eskola. 2026ko egutegia (pdf ,523,60 Kb)
- (Opens New Window)Leioako gainerako ikastegiak eta Plentzia. 2026ko egutegia (pdf ,522,02 Kb)
- (Opens New Window)CFAA Zamudio. 2026ko egutegia (pdf ,519,09 Kb)
Harremanak SARPI IBERICA, SLU enpresa kudeatzailearekin
- Bilketa eskaerei buruzko zalantzetarako: :
- Hondakinak kudeatzeko moduari buruzko zalantzetarako: