UPV/EHUko zentro ekoizleak. NIMA kodea

NIMA edo Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia hondakinen ekoizle edota kudeatzaile gisa erregistratutako zentro guztiak identifikatzen dituen kodea da. Zentrotzat hartzen da baimenen menpeko instalazio bat edo gehiago, kokapen berean daudenak eta titulartzat pertsona fisiko edo juridiko bera dutenak.

UPV/EHUko zentro guztiek NIMA kode bat dute izendatuta; nolanahi ere, honako taula honetan hondakin arriskutsuak sortzen dituzten zentroak SOILIK agertzen dira. Norbaitek jarraian agertzen ez den zentro baten NIMA kodea zein den jakin nahi badu, gurekin harremanetan jar daiteke: iraunkortasuna.hondakinak@ehu.eus  – Tel.: 943 018 164.

Arabako Campusa

Arabako Campuseko zentroak NIMA
Farmazia Fakultatea 0100007217
Letren Fakultatea 0100029784
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola) 0100029035
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola 0100007220
Lucio Lascaray Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Zentroa 0100028083
Arabako Campuseko Prebentzio Zerbitzua. Zerbitzu Medikoa 0100029625

 

Bizkaiko Campusa

Bizkaiko Campuseko zentroak NIMA
Zientzia eta Teknologia Fakultatea 4800016296
Arte Ederren Fakultatea 4800016297
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Medikuntza) 4800016299
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Erizaintza) 4800016300
ZITEK laborategia. Leioa 4800030688
Biofisika Institutua. Leioa 4800030689
Bizkaiko Campuseko Prebentzio Zerbitzua. Zerbitzu Medikoa 4800085683
Bilboko Ingeniaritza Eskola (I. eraikina) 4800016020
Bilboko Ingeniaritza Eskola (II. eraikina, I blokea) 4800286296
Bilboko Ingeniaritza Eskola (II. eraikina, M blokea) 4800286295
Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugalete 4800016674
PIE. Plentziako Itsas Estazioa 4800285961
Basurtuko Medikuntza eta Erizaintza Irakasgunea 4800286585
Achucarro Basque Center for Neuroscience. Leioa 4800293980
'Martina Casiano' Plataforma Teknologikoa. Leioa 4800286397
Animalia Bioteknologiarako 'Maria Goyri' Gunea (CBA). Leioa  4800286396
Kimika Analitikoko laborategia – IBEA taldea. Zamudioko Teknologia Parkea 4800283960
Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa (AFAZ). Zamudioko Teknologia Parkea 4800291373
Functional Neuroanatomy laborategia. Zamudioko Teknologia Parkea 4800083600
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea 4800016298

 

Gipuzkoako Campusa

Gipuzkoako Campuseko zentroak NIMA
Kimika Fakultatea 2000011115
Psikologia Fakultatea 2000011119
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia) 2000011136
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Erizaintza). Donostia 2000011133
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar) 2000079191
Hezkuntza, Filosofia eta Antropología Fakultatea (II. eraikina) 2000011135
Joxe Mari Korta Zentroa. Donostia 2000023502
Materialen Fisika Zentroa. Donostia 2000078440
Gipuzkoako Campuseko Prebentzio Zerbitzua. Zerbitzu Medikoa 2000006441

 

 
Hondakin arriskutsuen ekoizleen betebeharrak hauek dira:

 

Hondakin arriskutsuak ondo bereiztea eta ez nahastea; bereziki saihestea arriskugarritasuna areagotzen duten edo kudeaketa zailtzen duten nahasketak.

  • Hondakin arriskutsuak dituzten ontziak legez ezarritako moduan ontziratzea eta etiketatzea.
  • Ekoitzitako edo inportatutako hondakin arriskutsuen erregistroa egitea, bai eta horien norakoarena ere.
  • Hondakinen kudeaketa gauzatzeko baimendutako enpresei horiek zuzen tratatzeko eta ezabatzeko beharrezkoa den informazioa helaraztea.
  • Administrazio publiko eskudunari urteko txostena aurkeztea. Dokumentu horretan zehaztu beharko dira gutxienez ekoitzitako edo inportatutako hondakin arriskutsuen zenbatekoa horien izaera eta azken norakoa.
  • Hondakin arriskutsuak desagertuz, galduz edo isuriz gero, administrazio publiko eskudunari berehala ematea horren berri.