Hondakin toxikoak

ADI:   Formularioa bete baino lehen honako hauek kontuan izan behar dituzu:

  • Ezin da eskaera egin norberak nahi duenean. Egutegi bat dago ezarrita hondakinak batzeko eta ontzi berriak jasotzeko eskaera egiteko.
  • Ezin du eskaera edonork egin. Hondakinak sortzen dituzten ikastegietako bakoitzean izapide hau egiteko ardura duen pertsona bat dago. Galdetu prozedura zehatza zein den zure ikastegiko zuzendaritzan.
  • Salbuespena: Bizkaiko Campuseko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean eta Arabako Campuseko Letren Fakultatean eskaerak hondakinak sortzen dituzten sailek egingo dituzte (eskaera bat sail bakoitzeko).
  • Zalantzarik izanez gero edo kontsultarik egin nahi izanez gero, jarri harremanetan UPV/EHUko teknikariarekin: isaac.barrio@ehu.eus; Tel.: 943 018 164.

Oharra: 10 eta 25 litroko ontziak hondakin likidoentzat dira. 30, 60 eta 200 litroko ontziak solidoentzat.

Hondakin toxikoen galdetegia